Udalak
140.000 bisitari zenbatu ditu arurtengo Urriko Azken Asteleheneko nekazal azokan, iaz baino 30.000 gehiago. Eguraldi onak eta jai egunaren bezperak bisitari kopuru handi hau lortzen lagundu du.
Giroa goizetik hasi da herriko kaleetan banatuta zeuden
332 postuetan, iaz baino 19 gehiago. IƱaki Gorrono azoka zinegotziak, egunaren balantze oso positiboa egin du.
“Eguraldi onak eta jai egunak lagunduta aurten jende asko dabil, eta ekarri dugun dena saltzea espero dugu”, adierazi du Leire Belaustegi,
2016ko Euskal Pastelgile txapelketako irabazleak.
Nekazal produktuak Gernika-Lumoko Urriko Azken Astelehenean.
Foruako Maria Luisa Urrestarazuk ere giro ederra dagoela dio, baina goizean salmenta gutxi izan dituztela dio. Hala ere, itxaropentsu dago eta “arratsaldean ere jende gehiago etorriko da, beraz gehiago saltzea espero dugu”.
Baserrirako makinaria erakusketak ere egin dituzte Adolfo Urioste kaleko postuetan, eta
12:00etan Andoni EgaƱa, Sebastian Lizaso eta Jone Uria bertsolariek hartu dute tokia.
Bestalde, Merkurio iturriaren parean zegoen
jendetzaren arreta bereganatu dute Lobak taldeko kideek. ‘Gu ere errefuxiatuak izan ginen’ lemapean errefuxiatuen gaur egungo egoera salatu dute, haiek bizi duten egoeraren antzezpen baten bidez.
Sari banaketa
Urtero bezala,
produktu onenak ekarri dituzten ekoizleen lana aitortu dute gaurkoan ere. Iazko sariekin alderatuz, aldaketa gutxi egon da lehen sailkatuen artean. Eskualdetik, Mari Carmen Altzibar Gernikarrak lore onenak aurkeztu ditu eta Javier Larrinaga Kortezubiarrak txilar eztiaren saririk onena errepikatu du.
Jendetza Gernika-Lumoko kaleetan
Jose Benito Beobide ezti epaile lanetan izan da eta milalora eta txilar eztiak epaitzen egon direla zehaztu du. “Erlauntz zatiak, aparra, kolorea… eta horrelako gauzak hartzen ditugu kontutan puntuaziorako”, dio Beobidek.
Sari banaketa egin ostean, 13:30etan, hainbeste jende biltzen duen
gaztai enkantea egin dute Merkurio Iturrian.
Jose Mari Ustarroz Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko lehendakariak
aurten 33 gazta aurkeztu direla esan du, “kalitate handiko produktuak ekarri dituzte aurten āazaldu du Ustarrozekā. Epaileek lana izan dute, nahiko parekatuta egon direlako, batez ere lehen hiru gazten kasuan”.
Gaztaren enkantearen ostean,
La Cuadri del Hospi elkarteko ordezkariak igo dira oholtzara, Fito abeslariak lagunduta, eta haren
Harley Dawinsona zozkatu dute. 14526 zenbakia izan da sariduna, baina, irabazlea ez da bertan agertu. Umeen minbizia ikertzearen elkarteko kideek zozketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete.
Arratsaldean
Giro onak arratsaldean eta iluntzean jarraituko du, ekintza ezberdinekin. 18:00etan
pilota eta
zesta partidak egongo dira, Santanape kiroldegian eta Jai Alai frontoian, hurrenez hurren.
Astran, Porru Festa ere egingo dute, 18:00etatik aurrera Dj Bull, Dj Gure Festa eta Dj Kool Thing egongo dira.
Kategoria guztietako irabazleak:
- Aizpea (Olabarria)
- Goienetxe (Mutriku)
- Azkarra (Galarreta)
- Txilar eztia: Jabier Larrinaga (Kortezubi)
- Milalore eztia: Valentin Llona (Zornotza)
- Lora sikuak: Mari Karmen Alzibar (Gernika-Lumo)
- Frutak: Iziar Etxebarria (Gatika)
- Barazkiak: Gorka Irazabal (Gamiz Fika)
- Txakolin zuria: Abeitxa Aranguren Jose Antonio Txabarri (Zalla)
- Txakolin gorria: SasiƱe Jose Antonio Torre (Larrabetzu)
- Txakolin beltza: Abeitxa Aranguren (Zalla)