Busturiko Udala, Lurreko eta Nekazari Ekologikoen elkartearen eskutik, XVI. azoka ekologikoa egun dute gaur Busturian. Hainbat produktu ipini dituzte salgai udaletxe aurreko plazan jarri dituzten postuetan. Iaz baino jende gutxiago ibili da, baina azokara joan direnak erosketak egitera joan direla esan dute saltzaileek.
Barazkiak, frutak, gazta, etxean egindako kontserbak eta makinaria ere jarri dituzte salgai, besteak beste. Bertsolarien doinuek ere girotu dute azoka. Hain zuzen, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso aritu dira bertsotan.
[Argazkiak: Natalia Salazar Orbe]