Natura babesteko eta garapen ekonomikoa sustatzeko plana onartu du patronatuak
Urdaibaiko Patronatuak jakinarazi duenez, Lurzoru Urbanizaezinaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plan (EKZP) berria onartu dute, Busturiako Madariaga Dorretxean duten egoitzan. Plan honek, administrazio prozedurak arinduko ditu, jarduera ekonomikoak sustatzeko, eta Erreserbaren babes eremuak %4 zabalduko ditu.
“1993ko aurreko plana sakonki berrikusi ondoren sortu da berri hau, ezinbestekoa bai zen egoera sozioekonomiko eta ingurumen zein hirigintza arloetako araudi desberdinek baldintzatutako egungo errealitatera egokitzea“, adierazi du Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburu orde Iosu Madariagak.
EKZP berriak, herritarrei, Erreserbarekin lotutako edozein administrazio izapideren prozedura nabarmen erraztuko diela adierazi du Madariagak. Honek nekazaritza eta turismo sektoreekin lotutako jarduera ekonomiko berriak sortzeko oinarriak ezarriko dituelarik.
Bestalde, plan berri honek eskualdeko natura eta kultura ondarearen kontserbazio egoera hobetuko du, itsasertzean, ibai sareetan eta baso guneetan bereziki. Horretarako lurzoruak eremuetan bantuko dituzte, sentikorrenak direnak identifikatuz, eta ekosistemen berreskurapenerako dagokien lehentasunak zehaztuz.
Plan berri hau onartzeko, parte hartze prozesu publikoa jarri zuten martxan eta dokumentuak ehun alegazio baino gehiago jaso zituen, norbanako eta entitateen eskutik. Alegazioen portzentaje handi bat, azken dokumentuan erantsi dutela adierazi dute.