Mikel Abaroa. Argazkia: Gernika Club.
Jon Madrazok eta Mikel Abaroak Gernika Futbol taldean jokatuko dute 2016-2017 denboraldian.
Abaroa Sestao taldetik datorren erdilari lekeitiarra da, eta 28 urte ditu. Bi urteko akordioa sinatu berri du talde gernikarragaz.
Madrazok, berriz, Arenas taldean jokatu zuen aurreko denboraldian. Aurreko edozein postutan jokatu dezakeen jokalaria dela zehaztu dute.
Franco taldetik kanpo
Bestalde, klubak jakitera eman duenez, Ander Francok taldea utzi du, eta 2.B mailako zein 3. mailako taldeen eskaintza batzuk dituela azaldu dute. Haren profesionaltasunagatik eta konpromisoagatik eskerrak eman nahi izan dizkio klubak.
Jon Madrazo. Argazkia: Gernika Club.