San Joan jaietako sugarrak itzaltzera datoz sanpedroak Mundakara. Herriko jai nagusiak ospatzeko prest daude, beraz, mundakarrak. Arrantzaleen patroi nagusiaren eguna datorren eguaztena bada ere, San Joan egunagaz batera hasiko dituzte jaiak.
Kuadrillen jaitsiera. Argazkia: Txilipitxeruek
Mundakako Jai Batzordeak adin eta gustu guztietarako egitaraua prestatu du, eta uztailaren 3an jaiak amaitu arte, mundakarrek ez dute aspertzeko astirik edukiko.
Txilipitxeruek izango dira biharko protagonistak. Karroagaz ibiliko dira herritik, herri bazkaria eta jolasak egingo dituzte eta Basaranetik behera kuadrillen jaitsiera egingo dute.
Bi asteburu luze izango dituzte mundakarrek ondo pasatzeko, nahiz eta astegunetan ere zer aukeratu izango duten; kontzertuak, mendi ibilbideak, kirol ezberdinak, txistulariak, dantzak, umeentzako jarduerak, buruhandi berriztuen aurkezpena eta kalejirak…edukiko dituzte aukeran. Uztailaren 2rako antolatu dute, berriz, ohikoa duten sukalki txapelketa.
EGITARAUA
Bihar. San Joan eguna.
– 12:00. Mundakako surf taldeagaz surf bataoia.
– 13:00. Karropoteue, Txilipitxeruek antolatuta.
– 15:00. Herri bazkaria.
– 17:00. Jolasak.
– 20:00. Basaranetik behera, kuadrillen bajadie. Txapelak jantzita eroateko deia egin dute.
– 22:00. Txilipitxeruen Musika karroa ibiliko da, kalez kale.
Zapatua
– Goizean. Ludotekako jaietako jarduerak.
– 11:00. Plazatik irtenda, II.Krono Igoera, Mundakako Tropelak antolatuta. 15 urtetik gorakoentzat.
– 18:00. Mundakako Gaztezar Dantza taldearen emanaldia, plazan. Euria egingo balu, Islakale kiroldegian.
– 20:30. Mundakako Abesbatzaren eta Portugaleteko Barbis Talde gonbidatuen ekitaldia Andre Maria Zeruratzearen parrokian.
– 20:45. Mundakako Heacy Taldearen eta Alter Ego bikotearen kontzertuak. Ostean, Dientes de Luna talde gernikarraren kontzertua.
Sukalki txapelketa
Domeka.
– 08:00. San Pedro jaietako urteroko mendi martxa, Gaztezar mendi taldeak antolatuta. Islakale kiroldegitik abiatuko dira, San Pedro Atxarrera joateko. 13:30ean, kiroldegian, indarrak berreskuratzeko mokadua jango dute.
– Goiz eta arratsaldez, Urdaibai Eskubaloi Taldearen laguntzagaz, X. Euskadiko selekzioen arteko txapelketa, gaztetxoen kategorian.
– 13:00. Mundakako Jose Mari Egileor txistulari Elkartearen IV. Kontzertu-kantaldia, plazan.
– 18:00. Apar festa tematikoa. Pirataz mozorrotzeko deia egin dute.
– 19:30. Dantzak plazan, Katillotxu Emakumeen Elkarteak antolatuta.
Ekainak 28. Martitzena.
– 03:00. San Pedro patroiari eta jasiei hasiera ona emateko ohitura galdu barik udalbatzagaz, alborada.
– 19:15. Berriztatu dituzten buruhandiak aurkeztuko dituzte, eta argazki kolektiboa egingo dute plazan.
– 19:30. Kalejira txistulari eta buruhandiekin.
Ekainak 29. Eguaztena.
– 10:30. Txistularien kalejira.
– 12:00. Meza nagusia, udalbatzagaz. Ondoren, San Pedro santuagaz prozesioa, eta ohorezko aurreskua Egunsenti Dantza Taldearen eskutik.
– 18:30. Pilota partidak, frontoian.
– 21:30. Oxabi erromeria.
Ekainak 30. Eguena.
– 18:15. Play back lehiaketako photocall-a, Ludotekan.
– 19:00. Umeen play back lehiaketa, plazan.
– 22:00. Nagusien play back lehiaketa, plazan.
Uztailak 1. Barikua.
– 12:000. Meza, nagusien omenez.
– 12:30. Kaian, itsas jaia, kukañagaz.
14:30. Nagusien bazkaria, Kasinoan. Ondoren, Disco Bengala taldeagaz dantzaldia.
– 18:30. Pala partidak frontoian: Lehenengo, Bizkaiko selekzioko gazteak. Ondoren, nagusiak: Diego/Arroitia-Lopez/Agirre.
– 20:00. Islakale kiroldegian, futbol sala partidak, Mundakako Katillotxu Futbol Taldeak antolatuta.
– Iluntzean, 60, 70 eta 80ko hamarkadetako musika, plazan.
Uztailak 2. Sukalki Eguna.
– 10:00etatik aurrera, sukalki eguna.
– 11:00. Txistularien kalejira.
-13:00. Kazolen aurkezpena, lehenengo udaletxe azpian egongo den photocall-etik pasata.
– Jarraian, sari banaketa ekitaldia
– 18:30. Pilota partidak, frontoian.
– Iluntzean. Erromeria Zirkiñik Bez taldeagaz, plazan.
Uztailak 3. Domeka.
– 11:00. Txistularien kalejira buruhandiekin.
– 12:30etan hasi eta arratsaldera arte, puzgarriak, uretako puzgarriak eta zezen mekanikoa.
– 19:30. Disko festa ume eta nagusientzat.
– 22:30. Azken traka portuan.