Ibon Goieaskoetxea Valence-ko espetxera eraman dute
Fleury-ko espetxean zegoen Ibon Goieaskoetxea euskal preso busturiarra Valence-ko kartzelara lekualdatu dute. Hain zuzen, Espetxe horretara eraman behar zuten Aletxu Zobaran Arriola euskal preso politiko urduñarra, eta lekualdatzeagatik gose greba hasi zuen. Valenceko espetxean euskal preso politikorik ez zegoelako hasi zuen protesta Zobaranek. Etxeratek jakinarazi duenez, Ibon Goieaskoetxea eraman dute Valencera, baina Zobaran Lyonen dago oraindik. Beraz, oraingoz, Goieaskoetxea da Valencen atxikita duten euskal preso politiko bakarra.