Euskal giroak hartu zituen Bermeoko alde zaharreko kaleak zapatuan,
Erromeidxegaz.
Herriko hamabost kultur taldek parte hartu dute jaialdian. Bertoko produktuen azoka izan da aurtengo berritasuna; hala, gazta, gozokiak, barazkiak eta bitxiak ipini dituzte salgai Goiko Plazan.
Goizean herritik kalejira egin ondoren, 14:00etan Goiko Plazan batu dira talde guztiak, elkarrekin dantzatzeko eta abesteko.
Bazkaria egin dute ostean, eta jan osteko dantza eta kantuen ondoren, Lamerara joan dira. Aurreko urteetan bezala, iluntzeko dantzaldia egin dute,
Zirkinik ez taldearekin.