Busturiko Gure Esku Dago (GED) dinamikak eskura planaren baitako
adierazpena adostu zuen atzo iluntzean [maiatzak 5], herritarrekin batera. Horretarako, Altamira auzoko kultura etxean batu ziren 20 lagun inguru.
Busturiarrak adierazpena adosten, atzo
Beste lau herriko adierazpenak eduki zituzten esku artean. Horietatik abiatuta,
modu parte hartzaile batean ideiak botatzen hasi ziren bertaratutakoek, adierazpena
behin betiko adostu arte. Modu horretan, Busturiko adierazpena honakoa izatea adostu dute:
Herri bat gara, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagu. Busturiko herritarrok eskubide hau gauzatu gura dogu. Gizarte justoagoa lortzeko, elkarbizitza indartzeko, era parte hartzailean gure herriaren prozesu demokratiko eta askatzailean aurrera egiteko. Herritarron sasoia da. Jende anitza herri libre batean.
Busturiarrak adierazpena adosten, atzo
Atzoko batzarrean jakiranazi zutenez, Eskura plana aurkeztu dute Busturiko Udalean, eta
osoko bilkuran onartu dute
aho batez. Orain, adierazpena ere aurkeztuko dute mozio batean.
Adierazpena, baina,
herritarrei aurkeztu gura die. Horretarako,
ekainaren 5ean, Altamira auzoko plazan
jai txiki bat antolatu gura dute. Egun hori antolatzeko, herriko talde eta elkarteen inplikazioa eskatu dute: “Talde edo elkarte bakoitzak zerbait antolatu dezake egun horretarako”. Busturiko aurpegi ezagunak ere gonbidatuko dituztela azaldu dute; besteren artean, David Seco, Kepa Junkera, Julen Kalzada edota Joseba Agirrezkuenaga.
Adierazpena herriratu ondoren, Busturiko Ituna prest izan gura dute udazkenerako.
Herri galdeketa, berriz,
2017ko apirilaren 2an egitea aurreikusten dute
Bermeon eta Busturian.
Busturiko GEDren lan taldea
eguenetan, 18:00etan batzen dela gogorarazi gura izan dute,
Axpeko Otsozulo gaztetxean, hain zuzen ere, “eta
herritar guztiak gonbidatu dituzte batzarretan parte hartzera”. Era berean, ekainaren 5ean egin gura duten jairako
ideia guztiak ongietorriak izango direla azaldu dute.