Baserritarren eguna ospatzeko batuko dira ereñarrak, zapatuan
Baserritarren eguna zapatuan ospatuko dute Ereñon. Goizetik eguerdira bitartean, herriko produktuen erakusketa egongo da Elexalde auzoko plazan. Ortuariak, gazta eta bestelako baserriko produktuak eta txakolina eta sagardoa ere ez dira faltako.11:00et...
11:00etatik eguerdira bitartean, abereen erakustaldia egongo da, eta bertoko artisauen lanak ikusi eta erosteko aukera izango da. Halaber, antzina baserrietan erabiltzen ziren zenbait tresna ere jarriko dituzte ikusgai. Bestalde, Ereñoko andreak taloa txorizoagaz prestatzen ariko dira. Eta plaza girotzeko musika ere ez da faltako.
Tartean, Kabelinatxe Ereño eta Nabarnizko dantza taldearen emanaldia eta Gerandape Herri Kirol taldearen aurkezpena egingo dituzte. Bertan, harrizulatze erronka egingo dute, Iñigo Aurrekoetxea eta Iker Murueta bikotea, Gorka de la Concepcion, Aitor de la Concepcion eta Eneko Bilbao hirukotearen kontra ariko da. Gainera, azken urteetako ohiturari eutsiz, Portu herriko baserritarrak ardiak triskilatzen duen abilezia erakutsiko du.
12:00etatik aurrera, Busturialdeko hiru upategiren eskutik, txakolin dastaketa egingo dute. Arratzuko Mintzisko, Gautegiz-Arteagako Egala eta Kortezubiko Omabeiti txakolindegien ardo zuriak probatuko dituzte.