Hiribilduaren 650 urteko historia ikusgai dago Euskal Herria Museoko erakusketan
Gernika-Lumoren ibilbide historikoa baldintzatu duten elementuek osatzen dute 'Arbolaren Kokalekua' erakusketa. Maiatzean Don Telloren sarkofagoa ekarriko dute. Erakusketa urtarrila bitartean bisitatu ahal izango daGernika-Lumoko Euskal Herria Museoak ...
Gernika-Lumoren ibilbide historikoa baldintzatu duten elementuek osatzen dute ‘Arbolaren Kokalekua’ erakusketa. Maiatzean Don Telloren sarkofagoa ekarriko dute. Erakusketa urtarrila bitartean bisitatu ahal izango da
Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak Arbolaren Kokalekua erakusketa hartu du, eta urtaarrila bitartean izango da ikusgai. 1366an hiribildua sortu zenetik, herriaren historia jasotzen duen erakusketa da, hain zuzen ere.Gernikazarrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erakusketa horrek Gernikako hiribilduaren ibilbidea baldintzatu duten mugari garrantzitsuenen erakusgarri diren ehundik gora objektu biltzen ditu. Atzo egin zuten erakusketaren aurkezpena, eta bertan izan ziren Lorea Bilbao Euskara eta Kultutura diputatua eta Gernikazarra elkarteko Javier Urrutia eta Vicente del Palacio.
Foruko erromatarren herrixka, Erdi Aroko bizimodua, Gernikako portua, bandoen arteko borrokak, XIX. mendeko Gerrate Karlistak, industrializazioa, 36ko Gerra eta gaur egun arteko hainbat detaile ematen ditu erakusketak.
Hala ere, «harribitxia» maiatzaren bigarren hamabostaldian helduko dela aipatu zuten atzoko aurkezpenean: Don Telloren Sarkofagoa. XIV. mendeko zur polikromatuz egindakoa da, eta Palentziako San Frantziskoren Komentuko Areto Kapitularretik ekarriko dute.
Erakusktean ikus daitezke, baita, Bizkaiaren agiri-ondare garrantzitsuak. Horien artean da Gernikako hiribilduaren sorrerako akta, 1366 urtekoa. Dokumentu hori Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoan dagoen originalaren erreprodukzio bat da.
Hiribilduaren garapena
Ereñozarreko gazteluan eta Foruko herri erromatarrean egindako arkeologia indusketetan aurkitutako objektuak ere biltzen ditu Euskal Herria museoko erakusketak. Aipagarria da, baita, lehen aldiz erakusten den Erdi Aroko erregeen txanpon bilduma. Gernika-Lumoren garapen ekonomiko-industriala eta XIX .eta XX. mendeetako gertaera politiko eta kultural garrantzitsuak ere isladatuta daude.
Arma Museoa (Gasteiz), San Telmo Museoa (Donostia), El Pobaleko burdinola, Bakearen Museoa, Elizbarrutiko Agiritegia eta Museoa, Foru Agiritegi Historikoa, Bizkaiko Arkeologia Museoa, Euskal Museoa, GOAZ Museoa, Yusoko monasterioa eta Palentziako Elizabarrutiko Museoaren laguntza ere izan dute erakusketa osotu ahal izateko.