Merezi zuten oihartzuna izan ez zuten lanei ematen dieten sariak dira, eta Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak banatzen ditu. Euskarazko eta gaztelerazko liburu bana aukeratu dute, “horien istorioak eta indarra kontuan hartuta”.
Alaine Agirre idazle bermeotarra. Argazkilaria: Elkar
Euskarazko alorrean, Alaine Agirreren (Bermeo, 1990)
X hil da eleberria saritu dute. Idazle bermeotarraren bigarren eleberria da; lehenengoa 2014an kaleratu zuen,
Odol Mamituak. Jakinarazi dutenez, saria ematerako orduan, “idazkeraren edertasuna, prosaren erritmoa eta narrazioari darion errealismoa” eduki dituzte kontuan. Azaldu dutenez, “obsesio bati buruzko liburu bat da, modu obsesiboan kontatua. Idazkeraren gaztetasuna harrigarri gertatu da, halaber, literatur tekniken erabileragatik eta liburuak lortzen duen intentsitateagatik”.
Gaztelerazko alorrean, berriz, James Rhodes musikariak jasoko du saria
Instrumental lanagatik.
Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 5ean egingo dute Donostiako Literaktum jaialdiaren baitan.