Busturialdean erroldatutako 20 eta 35 urte bitarteko gazteei laneratzen laguntzea du helburu nagusi Hazilan programak, eta martxan hasi da dagoeneko.
Proiektuan parte hartzen ari diren gazteak
Behargintzatik azaldu dutenez,
profil ezberdinetako gazteak dira programan parte hartzen ari direnak; psikologoak, arkitektoak, filosofoak eta ingeniariak daude, besteak beste.
Hazilan programa,
Aktibatu fasearekin hasi da. Irune Ormaetxea Bermeoko Udaleko Sustapen Ekonomikorako zinegotziak azaldu duenez, “fase honen helburua pertsonak prestakuntza pertsonalizatuaren bidez eta
coach baten laguntzaren bidez aktibatzea da. Hala, parte hartzaileak motibatuta eta enpresa proiektuagaz oso identifikatuta egongo dira”.
Akatibatu fasea amaitzerakoan, praktikak egiteko unea izango da, Kokatu fasean. Horretan, hiru eta sei hilabete bitarteko praktikak egingo dituzte eskualdeko enpresetan.
Hazilanek metodologia berritzailea dakar, gaitasun pertsonalen eta enpresa proiektuaren araberako ibilbide pertsonalizatu bategaz. Batetik, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak lantzen dira; eta, bestetik, aukera eskaintzen da lanpostuari lotutako prestakuntza espezializatua jasotzeko, enpresan praktikak egiteko edota enpresako proiektuak garatzen parte hartzeko.