Aratusteetako egunik garrantzitsuena dute gaur bermeotarrek. Batez ere, ikasleen eguna da gaurkoa. Iragarrita dagoen eguraldiagatik, Eleizalde Ikastolako eta Sagrado Corazon ikastetxeko arduradunek kalejiran ez ateratzea erabaki dute. Hala ere, ikastetxeetan ibili dira jai giroan.
San Frantzisko herri ikastetxekoak kalejiran
San Frantzisko herri ikastetxeko ikasleak, baina, kalera atera dira eta herriko kaleak kolorez bete dituzte goizean. Kalera atera dira ere Mundakako eskolako ikasleak. Mozorro koloretsuak soinean, herriko kaleetatik ibili dira goizean; ondoren, Isla Kale kiroldegian amaitu dute goiza, ikasleen ekitaldiekin.
Bestalde, herriko zenbait tabernek Bermeoko jai Batzordeak antolatzen duen mozorro lehiaketan parte hartu dute. Hain zuzen, Kafe Loidxie, Zubi Gane, Gure Toki, Akelarre, Naia eta Irish Pub tabernak agertu dira prest lehiaketan parte hartzeko; hala ere, horietako hiru onenek izan dute saria jasotzeko aukera. Guztien artean, Zubi Gane gailendu da, eta bigarren egin du, berriz, Irish Pub-ek. Hirugarren saria, azkenik, Kafe Loidxie tabernak jaso du.
Tabernen mozorro lehiaketako lehen saria jaso du Zubi Gane tabernak
Eguraldia dela eta, FM dantzaldia Kafe Antzokian egingo dute azkenean. 18:00etan hasiko da.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.