Marijesiak, abenduaren 24ko errondan
Indiako Adkur-en hasitako proiektua laguntzera bideratu dute Gernika-Lumoko Marijesiek 2015eko abenduaren 24ko erondan batutako dirua. Guztira, 2.410,95 euro batu, eta Vedruna Karmelitei eman dizkiete. 2014an Indiako Adkur herrian eraiki zuten haurtzaindegian ur sistema hobetu gura dute, eta Marijesiek bildutako dirua horretan inbertituko dute. Azaldu dutenez, edateko ura jarri nahi dute eskolan. Horretarako, urtegi bat jarri nahi dute ur azpian, eta etxolaren bat gaueko zaindariarentzat.
Abenduaren 24ko diru bilketan parte hartu zutenei eta beren laguntza eman zuten herritaarrei esker ona erakutsi gura izan diete Marijesiek.