Gernika-Lumoko Udalak Lurgorri auzoko San Kristobal plazan dagoen skate parkea konpontzeko lanak hasi ditu. Obra horiek hamabost eguneko epean bukatuta izan nahi ditu udalak; abenduaren amaierarako, alegia. Jakitera eman duenez, leundutako hormigoizko zolaketa egokia egitea eta baranda jartzea izango dira parkean egingo dituen hobekuntzak. Behin lanak amaituta, gurpil gaineko edozein hiri-kirol egiteko araudia beteko du parkeak: skate-a, rolling-a, scooterr-a eta BMXa praktikatu ahal izango dira bertan. Obra horiek burutzeko, guztira, 6.950 euroko aurrekontua izango du udalak.