
Busturiko bertso afaria
Badator, Busturiko Gazte Asanbladaren urteroko hitzordua. Zapatuan, bertso afaria egingo dute. Hain zuzen ere, Axpe auzoko Aingerubideko Kultur Etxean batuko dira, 21:00etan.
Hiru bertsolari izango dira jankideen artean: Aitor Mendiluze, Oihana Bartra eta Fredi Paia.
Parte hartu gura duten horiek Altamira auzoko Taberna Barrin, Gernika-Lumoko Lagun-Etxea tabernan edota 661 132 142 telefono zenbakian eskuratu ahalko dituzte afarirako txartelak, 12 euroren truke.