Profesioaletan debuta egingo dute zapatuan Barandikak eta Lekerikabeaskoak
Diego Beaskoetxeak eta Ibon Aldazabalek 15-12 eta 15-10 irabazi zieten abuztuan Iñaki Osa
Goikoetxea-ri eta Ibai Erkiagari, binakako zesta-punta txapelketako finalean. Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan jokatu zen partida hura eta, orain, errebantxa hartuko dute. Bi bikoteek Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian neurtuko dituzte indarrak zapatu honetan, 18:30ean.
Hitzordu horrek, baina, sorpresa gehiago ere utziko ditu. Izan ere, binakako txapelketako finalisten errebantxa hasi aurretik, profesionaletara jauzia emango dute gernikako bi promesa gaztek: Xabier Barandikak eta Unai Lekerikabeaskoak. Horiek ere, zein bere bikotearekin, elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak. Barandikak Xabi Inza izango du bikote, eta Lekerikabeaskoak Christophe Olha izango du lagun.
Etxean, Gernika-Lumoko frontoian egingo dute debuta, eta hurrengo urtean Daniara joango dira Barandika eta Lekerikabeaskoa, profesionalen artean jokatzera.