Barikuetan Jai Alai-ren aurkezpen ekitaldia
Txapelketa amaitzeko bi jardunaldiren faltan, nagusietan Barandika eta Oar-Arteta bikoteak dira txapeldunak. Kadeteetan, berriz, Urko Lekerika eta Aritz Arratibel nagusitu dira.
Nagusietan sei partida jokatuko dituzte guztira, eta Barandikak eta Oar Artetak horietatik lau irabazi dituztenez haientzat izan da garaipena. Kadeteetan, ostera, bost partida dira, eta horietatik hirutan gailendu dira Lekerika eta Arratibel.
Apirilaren 2an ekin zioten Barikuetan Jai Alai kiniela amerikarrari, eta maiatzaren 8an amaituko da. Bihar atsedenaldia dutenez, hurrengo jardunaldia maiatzaren 1ean izango da.
Txapelketa izaten ari den harreragatik “pozik” daude antolatzaileak. Haien esanetan, partaideen zein ikusleen aldetik giro ederra egon da orain arte.