Dispertsio politika salatu du Sare Gernika-Lumok/Kostan Delgado
«Euskal preso politikoak Euskal Herriko kartzeletara hurbildu ez, eta Zaballako espetxean zegoen Jone Amezaga Arriaga errigoitiarra Avilako Brievako espetxera urrundu dute». Prentsaurrekoa eman du gaur arratsaldean Sare Gernika-Lumok, eta sakabanaketa politika salatu du berriro. «Euskal jendartearen gehiengoak dispertsioaren amaiera eskatzen duen honetan, Espainiako Gobernuak kontrako jarrera erakutsi du, beste behin ere». Etxetik hurbilen zuen kartzelatik –Zaballa– 446 kilometrora urrundu dute Jone Amezaga, «bere lagun eta senideei ere zigor gehigarria ezarriz».
Amezagaren kasua, baina, ez da bakarra, eta Busturialdeko gainontzeko preso politikoek bizi duten egoera ere salatu dute prentsaurrekoan. Izan ere, etxetik ehunka kilometrora dituzte espetxeratuta.
Senide eta lagunek, astero, 13.000 kilometroko zigorra dute, eta haien zein preso dituzten senideen eskubide urraketekin amaitzeko sasoia dela esan dute.
(Kostan Delgado)
Sakabanaketa
Arnaltz Gisasola. Etxetik 485 kilometrora.
Eider Uruburu. Etxetik 930 kilometrora.
Eneko Goieaskoetxea. Etxetik 428 kilometrora.
Ibon Goieaskoetxea. Etxetik 900 kilometrora.
Iñaki Dominguez. Etxetik 745 kilometrora.
Jabi Abaunza. Etxetik 790 kilometrora.
Oier Goitia. Etxetik 802 kilometrora.
Kepa Arronategi. Etxetik 900 kilometrora.