Jone Amezaga abenduaren 13an, Gernika-Lumon agertu zenean.
Avilako (Gaztela-Leon) kartzelara bidaliko dute Jone Amezaga preso politikoa, eta dagoeneko Madrila bidean dela jakinarazi dute bere senidekoek. Abenduaren 15ean atxilotu zuten, Gernika-Lumoko merkatu plazan, eta Zaballan (Gasteiz) izan dute orain arte. Sakabanaketa salatzeko prentsaurrekoa deitu du Gernika-Lumoko Sarek, eguenerako.