Kepa Mantzisidor abokatua
ETA erakunde armatuari babesa ematearen akusaziopean atxilotu omen dute Mantzisidor, eta komunikatuta omen dute. Orain gutxi arte, abokatuek Bilbon duten bulegoan Guardia Zibilak egin duten miaketan izan dute.
Guztira hamasei lagun atxilotu ditu Guradia Zibilak, gaur goizean hasitako polizia operazioan. Etxean atxilotu dituzte gehienak, baina Madrilen gaur hastekoa den 04/08 sumarian auzipetutakoen defentsa egin behar zuten hiru abokatu ere atxilotu dituzte, Madrilen bertan; tartean, Haizea Ziluaga. ETAri babesa emateaz gain, Ogasunari iruzur egitea eta dirua zuritzea ere egozten diete.
Hamasei dira atxilotuak, eta 2014ko urtarrilaren kontra egin zuten
Xake operazioarekin zerikusia omen du. Gauro polizia operazioari
Mate deitu dio Guardia Zibilak. Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz atxilotu zituzten orduko hartan. Gaur, Mantzisidor ez ezik, Amaia Izko, Onintza Ostolaza, Aiert Larrarte, Eukene Jauregi, Nagore San Martin, Haizea Ziluaga, Arantxa Aparicio, Ainhoa Baglietto, Alfonso Zenon, Atxarte Salvador, Jaione Karrera, Fran Balda, Javier Carbadillo, Jon Mintegiaga
Minde eta Ane Ituño ere atxilotu dituzte.
Horiez gain, Iñaki Goioaga Munitibarko bizilaguna ere auzipetu dute, baina senataria izanik aforatua denez, ez dute atzeman.
Naiz.eus-en arabera, komunikatuta daude atxilotuak.
Bilboko Alde Zaharreko Ronda kaleko herrikoa miatu dute Guardia Zibilek goizea, eta LABen egoitzan daude orain poliziak. Horrez gain, abokatuen bulegoak ere miatzen ari dira Iruñean eta Hernanin.
Iluntzean protestak
Polizia operazioa salatzeko, gaur elkarretaratzeak egingo dituzte eskualdeko herritarrek. Gernika-Lumon, esaterako, 20:00etan jarri dute hitzordua Merkurio iturriaren ondoan. Mundakan, bestalde, 19:00etan egingo dute protesta elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.