
UEMAk Lurralde Estrategia aurkeztu du, lurgune euskalduna sendotzea ardatz hartuta
Lurgune euskaldunenerako lege babesa eta plan integrala bultzatuko ditu UEMAk, Lurralde Estrategia garatzeko bidean. "Euskara nagusi den lurralde eremua babestea, sendotzea eta hedatzea, horren bidez euskararen indarberritzea" helburu izanda arituko dira lanean.

Ugaitz Belaustegi eta Araiz Arruti: "Datorren lekutik datorrela, aurre egingo diogu faxismoari"
"Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka" mobilizatuko da GKS, bihar, Bilbon eta Iruñean. Gazte langileei antolakuntzara batzeko deia egiten diete, "joera erreakzionario guztiei" aurre egiteko.

Euskal Herriaren burujabetzarako bidean, "anbizioa, determinazioa eta ardura" aldarrikatu ditu Gure Eskuk
Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako lortutako eskumenen balorazio positiboa egin, eta "aurrera egiteko aukera aprobetxatzeko beharra" erakutsi du Gure Eskuk.

Urdaibaiko ibilbide-sareak bere izaera jasangarria mantentzen du
Gernikako Batzarretxeak, Bermeoko Gaztelugatxek eta Elantxobek jomuga turistiko nagusi izaten jarraitzen dute, "baina puntu horien masifikazioa saihestea lortu da".

Jolastoki berritua aurkeztu du Bermeoko Herri Eskolak
Eraldaketa pedagogiko eta identitarioaren alde emandako urrats berria da Bermeoko Herri Eskolako jolastoki berria, "ikasleen ongizatea bermatzeko proiektu estrategikoaren barnean eman dutena". 16:30etik aurrera, herritar guztiek parte hartu ahalko dute inaugurazio ekitaldian.

Leiho Morea: "Feminismoari begiratzeko zein munduari feminismotik begiratzeko"
Feminismoa hizpide duten eta euskarazko edukiak biltzen dituen kontsultarako baliabidea aurkeztu du Elhuyarrek: Leiho Morea. Liburuak, artikulu akademikoak, podcastak edo jardunaldi feministak aurki daitezke bilduma zabal honetan.