33 herri, hamaika berri. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako lantaldea komunikazio erronka berriei aurre egiteko prest dago paperean, Interneten zein sare sozialetan. Edukiak euskaraz jasotzea bermatu, eta eskualdeko eragile, elkarte, talde, instituzio eta norbanakoen informazioak lantzen ditu. 11Barri diseinu eta komunikazio enpresa du bidelagun.
MISIOA
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZA tokiko informazioa lantzen duen euskarazko komunikazio proiektua da. Talde dinamiko, profesionala, irekia eta parte hartzailea den heinean, eskualdeko eragileekin harreman zuzena mantentzen du eta herritarren bozgorailu da.
IKUSKERA
Tokiko komunikazio proiektu erreferentea izatea da helburua: informazioaren kalitatearengatik / bezeroei egokitutako produktuak sortu eta eskaintzeagatik/ gizarteari egiten dion ekarpenagatik, elkar informatuz, elkar elikatuz eta elkar ulertuz. Horretarako, esperientziadun lan talde sendoa, egonkorra, bateratua, profesionala eta konprometitua izango gara.
BALIOAK
Plurala: Eduki eta sentsibilitate anitzak biltzeagatik.
Orekatua: 33 herriei, eta horietan sortzen diren gaiei tratamendu beretsua emateagatik.
Independentea: Jardunean eta edukiak lantzerakoan irizpide propioa izateagatik.
Parte-hartzailea: Gure herrietan antolatzen diren ekimenetan inplikatzeaz gain, herritar, talde eta elkarteek ere gure proiektuan lekua dutelako.
Baterakoia: Gure herrietako berri izatean, eskualdeak bateratzen laguntzen dugulako.
Euskaltzalea: Euskaraz jaio eta euskaraz bizi garen heinean, euskararen normalizazioan eguenero eragin eta laguntzen dugulako.
Feminista: Egunerokotasunaren berri ematean ikuspuntu feminista txertatzeko ahalegin berezia egiten dugulako.
Profesionala: Curriculumetik harago, komunikazio proiektuko lantaldeak kazetaritzarekiko eta komunikazioarekiko begirune berezia dugulako.
Konprometitua: Gure helburua herritik sortzen dena herriari kontatzea delako.