Gure berriHITZARI BURUZKO ALBISTEAK

Busturialdeko Hitza, ezer bada, Busturialdeko herritarrek sustatutako proiketua da, eskualdeko talde, eragile eta norbanakoen apustuaren ondorioz sortutako komunikazio proiektua.

2005eko abenduaren 15ean kaleratu zuen lehenengo zenbakia, Busturialdeko bi udalerri handienen eta txiki askoren babesarekin. Orduz geroztik, Busturialdeko hogei herrietako berri eman du, etenik barik.

Urte guzti horietan zehar, hainbat aldaketa bizi izan ditu eskualdeko komunikabideak, bai papereko diseinuari zein webguneko diseinuari dagokienez. Sarean azken aldaketa 2019ko urtarrilaren 14an egin du.

Busturialdean bi bulego ditu Hitzak: Gernika-Lumon eta Bermeon. Hiru kazetarik, kazetari-zuzendariordeak eta kudeatzaile-sustatzaileak dihardute lanean. Martitzenetik barikura, egunkaria etxez etxe banatzen da, eta Busturialdeko berriak egunero daude sarean.

Guztira, 292 eragilek laguntzen dute gaur egun Busturialdeko Hitza, eta horiei zein harpidedun-irakurleei esker, euskarazko tokiko komunikazio proiektuak Busturialdeko berri ematen die milaka herritarri.

 

Busturialdeko Hitza

Albistean sakondu dute Bermeoko ikasleek

Ignacio Arozena-Benito Barrueta institutuan izan ziren atzo Hitzako lankideak, DBH 3. mailako ikasleekin

Busturialdeko Hitza

Testu tipologiei buruz hitz egin dugu Montorreko ikasleekin

Gautegiz Arteagako Montorre Herri Eskolan egon gara goizean. Besteren artean, albiste, erreportaje eta elkarrizketen ezaugarriez hitz egin dugu.

Busturialdeko Hitza

Busturiko Jose Maria Uzelaiko ikasleekin elkarrizketa landu dugu

Ikastetxe horretako hirugarren zikloko ikasleekin egonda gaur Hitzako lantaldea

Busturialdeko Hitza

Barrutialdera hirugarren bisita egin dugu

Kazetari lana hurbiletik ezagutzeko aukera eduki dute batxilergoko 2. mailako ikasleek.