"Zzzpp... Punba! ... Eta punba» Gabon bolanderak, ez ala?"
Niri Gabonak ez jataz gustaten, ze kontsumismoa baino ez dira, bidaltzen deuskuen mensaje guztiak horretarako dira: dirua gastateko». «Bai arrazoia daukazu, baina niri jaiak gustaten jataz, zeozer zelebratea, eta sortzen dan giroa etxean eta lagun artean beti atsegina begitandu izan jata». «Ba emoten dau derrigortuta gagozala pertsona onarenak egitera, ez hobeak izatera, eta batez be gehiago gastatera, ze jan eta edan baino ez da egiten». «Bueno, baina zeozer zelebrau behar danean halan izaten da, jan eta edanaren inguruan; halan da be, bat nator: Gabonetan ondo pasateko ez da hainbeste kontsumitu behar (hala… zzzpp… punba!, zzzpp… punba!, zzzpp… punba! Gabon bolanderak )» . «Zu… bakoitzak bere opinioia».
Imanol Donostiatik Debara doan trenean joian, Gabon bezperako goizean izekok emondako plastikozko arboleagaz, ze urtero lez argiztatutako arbolea ipini behar eben etxeko salan, baina aurten berandu ebilzan. Nahiko ridikulo sentiduten zan, ze bagoiko guztiak begiratzen eutsen irribarre bategaz, eta denak eukien komentarioren bat: «Zer aurten berandu bada be, betiko lez argiztatuko dogu salako eskinea, ez?». «Lagun, kostauko jatzu hori Gabon arbolori zuzentzen, txakurraren buztana baino okerragoa da eta». «Geurean be arbolea ipinten dogu, baina bolarik barik; nahiago dogu txokolatinak lotuta ipini, holan ez dira apurtzen, ze jan egiten doguz (zzzpp… punba!, zzzpp… punba!, eta punba!)».
«Aititan eta amuman nazimentua jarri behar dot. Akordaten naz zelan aititak zaintzen ebazan pieza guztiak, zelako detaileagaz kolokaten ebazan salan, nik bakarrik jaiotzea ipinten dot, baina sekulako ilusinoa egiten deusta». « Horra Mari Domingi begira horri, gurekin nahi dabela Belena etorri… Ni beti Mari Domingi zalea izan naz, beti halako grazia espeziala egin deusta». «Ni, ostera, Olentzerona naz, betidanik gainera, umetaz kalejiran arpegia baltzituta urteten genduanetik». «Erregaloa beti be, ez ikatza ez dodalako merezi, baina Olentzero eta MariDomingi beti dira eskuzabalak…eta hara… baloi, liburu, zapatilak, jugetea… danontzat dakarte zeozer, Gabon gabaren zoragarria… (zzzppp… punba!, zzzpp… punba!, eta punba!)».
«Nahiago neuke Gabonak pasata balegoz, ez deuste ezelako ilusinorik egiten eta…» «Ba nik Gabonak gogoan, begiak zarratu eta momento agradableak gogoratzen dodaz: umetan ezin berbarik eginda, amumak turroia jaten atrapata, aita eta ama barrez mahaian, konpota usaina ezkaratzean… ez dakit, ilusino horreek; ilusinoak beti ilusino, pozten naben akorduak dira eta aurtengo Gabonak be gogoan pozez akordatekoak izan daitezala. Atsekabeen ganetik, danok barne poza aurkitu daigula Gabonetan lez urte guztian! Gutxi gasta eta ondo pasa, lagun zaharraren berbak! (Zzzpp… punba!, zzzpp… punba!, zzzpp… punba!, eta punba: Gabon bolanderak, ez ala?)».