Urremendiren datuak direla eta...
Urremendik Udaibaiko Ibilbide Sareari buruz emandako datuetan ez da esaten ze baldintzatan dauden ibilbide sareko bideak. Izan ere, publiko egiten ez diren arazoak ere aurki daitezke horietan.
1.- Gernikatik Bird Centerrera doan ibilbidea arriskutsua da momentu honetan –neguan–. Zurezko guneak oso labankorrak dira, eta istripuak sor daitezke bertan. Izan ere, han jarri zen sarea apurtuta dago, eta izotza egiten duenean ia-ia ezinezkoa da handik ibiltzea. Hori dela eta, nik eskatzen dut zurezko gune guztiak sarearekin jartzea, gunea horren labankorra ez izateko.
2.- Beste alde batetik, GR123a, Akordatik-Lagara doana, egoera oso txarrean dago, ia-ia ezinezkoa baita bertatik igarotzea, zuhaitzak botata eta bidez oztopoz beteta baitago.
Ondo dago bisitariei buruzko datuak ematea, baina nire ustez ez da ezer egiten bide-sare horien mantenimendu arloan. GR etaPRei buruzko propaganda gutxiago eta lan gehiago egin behar da. Ni prest nago laguntzeko, eta auzolanean lan egiteko.