Proposamen bat
Julen Erezuma
Urte barri on irakurle! Badakit 27 egun daukozela ja 2017ak, baña gaur arte ez dot urte barria zoriontzeko aukerarik euki. 2017 ja! Zelan doan denpora… ohartu barik… zaratarik ein barik, baña etenik barik aurrerantz. Hondar ordulari bat balitzlez, nun hondar aliek eroriz doazen egunek baliralez…
Duela 37 udaberri munduratu nintzen. Ta denpora honetan zelan aldatu diren gauzak. Zelan aldatu joerak. Zelan aldatu bizixe. Ta… zelan aldatu dan Gernike. Eta nik hau badiñot… ni baño zaharrauak direnek zer esango dabe! «Hori ez da ezer mutil!» bategaz erasango nabe askok.
Nire oroimenak emoten daben sasoatararte joanda, ondiño Gernike «industrial» bat gogoratzen dot. Astra ondiño funtzionamenduen… Guardia zibilek zaintzen ebelarik sarrera-urteerie. Dalia ta Malta, Idurgo… Gernike inguruetako erreferentzia zan. Egunero egoan jentie kalien. Eguerdixetan potieu eiten zan, eta iluntzien barriro. Denda txikixek ondo funtzionetan eben. Herriko dendak ziren. Don Tello adokinezkoa zan, eta Juan Kaltzada bi norabidekoa… Plaza zaharra be gogoan dekot. Zoragarri politxe! Ez naz plazako dendatxuekaz asko akordetan, baña… bat dekot gogoan. Aterkiñek konpontzen ebazan! Gaur egun siñesten be kosteu eingo jake askori lehen aterkixek konpondu eiten zirenik.
Gaur egun, ostera, arazo handi bat ikusten dot Gerniken. Nik…, eta seguru askok eta askok. Gero eta herriko denda gitxiau dauz. Gehiengo bat Bilbora edo merkatal zentru handixetara joaten da erosketak eiten. Gernikeko eta inguruetako enpresak gero eta gitxiau dire, eta «ciudad dormitorio» dalakoa bihurtzen dabil. Bai! Oso politxe geratzen dabil beren kale peatonal, beren «palmerita» etabarrakaz… Baña izen gaitzezan errealista. Jainkoak ez daiala gura, baña krisi erraldoi bat, edo zeozer arraroa gertatu ezkero Maierren, Gernike… Gernike hil eingo zan.
Oso politxe da turismoa bultzatzie, baña hemen herrixe da dirue izten dabena…edo behar leukeena. Astien ziher bizixe biher deu herrixek. Eta herritarrok bizixe emoten badautzagun, kanpoko jentie be hurreratu eingo dalakoa dekot. Idea bat dekot aspaldi buruen. Gernikek, enpresen sorrerei laguntza eta erreztasunek eskeintziez gain, unibertsidade bat bideu. Zerena? Ez dakit! Biosferagaz zerikusixe dekon zeuzer, fauna marinoa baliatu itsas espezietan aberatsena dan itsasoa horren hurbil eukite… Zeuzer! Horrek gazte jentie ekarriko leuke astien. Etxe askoren alokairue ekarriko leuke… Asteburuetan zenbaitzu hemen geratuko ziren…
Ondiño sasoz gabiz… Ez daigun Gernike hiltzen itzi. Barritzie eta egokitzie ondo dau, baña… ezin da bixen fusiño bat eiñ? Hau nire gogoeta bat baño ez da. Ez da nik diñodana derrigor izen biher… beste bide batzuk egongo dire…, baña ez dakigun Gernike asteburuetako eta lo eiteko herri bihurtzen itzi!