Oraindik Bermeon badagoz piratak!
Bermio duela hainbet urte sortu zan bahia honetan, iparraldetik itsas piratengandik ezkutatzeko eta hegoaldetik, Sollube menditik datozenengandik ezkutatzeko. Iparraldeko piratak gainditu doguz. Itsasoa izan da gure bizitza, orain, baxurako itsasontziak galduta, alturakoekaz erresistitzen dogu. Kontserba industriari dagokionez, antza, baten bat ixteko zain gagoz, datorren urtean edo… Hegoaldetik, foru aldundiko piratak abandonatuta utzi gaituzte; gure auzoari bakarrik begiratzen diote, baina ez dakit ez baldin bada lehendakaritzara heltzeko begira dagozelako edo.
Zer gertatuko zen orain hogetas urte Sollubeko tunelak egin izan balira? edo gure baserriak txaletak edo txokoak ezbaziren egingo? Horrek guztiak, foru aldundia eta udalaren baimenagaz egin dira. Bermeotik Bakiora doan errepidea, baina, aldundiak oso arriskutsu moduan katalogatuta izan dau gaur arte. Orain aldundia partxeo bidez bidea konpontzen dabil TOURRA pasatzen dalako; tontotzat hartzen gaituzue!
Nun dago Eusko Jaurlaritzak bere sasoian emandako dirua? Arene auzoko saneamendua egiteko eman eben dirua 2002an, eta proiektua ere badago. Dakienak esanekoa, Bermeoko Udalean EA eta Batasuna egon ziren orduan, eta gero EH Bilduk Gaztelugatxe oparitu eutson aldundiari. Gero danak, EAJ zein EH Bildu Madrilera edo aldundira doaz etxeko lanak amaitu barik, potruak igurtzen. EAJ eta EH Bilduk ez dute ezer egin auzoen alde, beno, Arene auzoaren alde.
Lehen egon ziran piratak baina gaur egun ere bai. Horregatik eskatzen deutsagu alkate berriari, danai berdin begiratzeko, aldundira joateko eta mahai gainean… ukumilkada bat ematea. Bestetik, kanpora joaten diren langileekin zeozer egin behar da, zer gertatuko da laster Bermion?
Baten batek dioen moduan, politikoek erabiltzen daben dirua ez da eurena, geurea baino, eurena izan balitz ez lukete txorakerietan gastatuko.