Neuretik
Egun, ja ez da nobedade iñorentzat, zutabe hau, askotan (ez beti), nire barne gatazka asko ta asko kanporatzeko edo nire pentsaereri ahotsa emoteko bide moduen erabiltzen dodala. Batzutan iñolako mozorrorik barik, neuretik zuzenien, beste batzutan metafora edo istorio bidez.
Baña onartu behar dot, beste egunien lagun bategaz berba eiñ eta gero, beren «batzutan ez dala kanalik egokixena» gogoetari arrazoi emon behar deutzadala. Izen be, honen oihartzune ahots arrunt batena baño handixaua da, eta batzutan, merezi ez daben jentie zipristintzen dau.
Kontziente naz, nire idatziren bat edo beste, ez-egokixe izetetik hurbil egon ahal zala, baña baite argitu gure neuke, sekule ez dodala idatzi iñor mintzeko helburuegaz, baizik belarri tirekada bat emon edo mahaixen kolpe bat joteko helburuegaz, nire sentimenduek defendatu eta argitaratu guran.
Ni apur bat ezagutzen nabenak, ondo daki ez nazela nire etsairik handixenari be txarrik desioteko kapaz. Orduen… zelan eingo deutsat miñ gureta, maite dodan iñori? Baña neukpe, hanka sartziek deukodaz eta batzutan erratu eiten naz. Pekatutik libre dauenak, bota daiala lehenengo harrixe!
Urtietan gora joan ahala, gero ta argixau ikusten dot, ez dala bardiñe egoera baten irakurketie edade bat edo beste izen. Esaera zaharrak diño: Zenbat buru, hainbat aburu… eta holanik da benetan be.
Etxeko trapu zikiñek, etxien garbitzen direla entzun izen dot beti. Neu, neurez, geuzek arpeire berba eiñdje konpondu zale naz, baña oiñgoan, bide hori ukatu dostielez, hemetik, publikoki, parkamena eskatzen deutsat berak nor dan badakien pertsona horreri.
Berbetan egon nintzen eta gorau aipatzen dodan lagun horrek esaten eustan moduen, neuk pe konpartitzen dot libre nazela pentsetan dodana esateko eta sentitzen dodana adierazteko. Norberak baño ez daki, egoera baten eurrien, norbere jarrerie arrazoitzeko sentimenduek zeintzuk diren. Zer bizi, zer sentidu edo zer sufridu behar izan daben, holanik erreakzionetako. Nire jarrerie juzkatu gura dabenak, nire bidie eiñ dagiala! Halanbe, batzutan, nonok ez dabela ezer eiten uste dogu, ikusten ez dogulako ezer eiten, baña guk ikusten ez dogularik, gure aldeko burruka baten dabil eta berak be sufridu eiten deu. Horregaitik, seguru egon arte, hoba ixilik egon, ago itxixetan ez dalako eulirik sartzen. Baña agoa dekona erratu eiten ei da eta neu be ez nau hortik salbu.
Eta amaitzen joateko, argi eta garbi esan gura dot, nire izaera errebelde horretan babes hartunde, zutabe honen bitartez edo bestelako kanalak baliatute, gustetan ez jatena salatzen jarraituko dodala. Ez nazela ixilduko nahiz eta mundue kontra euki, pentsetan dodana defendatuz, defendagarrixe dan bitartien. Berrogetabi urte deukodaz ja, eta ez nau iñori men eiñ eta belarrixek gozotzeko.
Egun ederra igaro. Zainddu eta segidu bizixe zukutzen!