Lehengo lekutik burue!
Askok eta askok aurreikusten edo ikusten gendun Gabonetan hartutako erabakixek eta neurrixek multinazional handixeri keiñu bat egin eta kontsumismoa bultzatzeko zirela
2021ak 22 egun eukiko deuz zutabe hau argitaratzen danerako. Seguru nau mahatsak jan zenduezan askon eta askon urte barriari egiñiko eskaerie iragandakoa baño hobie izan daitela izan zala. Seguru nau askok eta askok itxaropenez begiratzen geuntzola urte barriari, zelan, egutegia urtez aldatzen eban orrialdie zaborretara botaterakoan, urte zaharrak emondako arazo, pandemia eta abarrak orrialde horregaz batera joan baliralez zaramara.
Baña ikusten dalez, ez da holan izen. Deitu ahal nozue oportunista, edo gura dozuena. Baña seguru nau ez nazela izen bakarra hau gertatuko zala aurreikusi ahal ebana. Bueno, seguru-seguru ganera!
Askok eta askok aurreikusten edo ikusten gendun Gabonetan hartu ziren erabakixek eta neurrixek multinazional handixeri keiñu bat egin eta konsumismoa bultzatzeko zirela. Zigortuek izen diren sektore batzueri «laguntzen» balegozlez «kantxa» apur bat emon eta jentien «preso» edo askatasun ez sentsaziño hori arintzeko estrategia bat zala. Baña horrek, dieta txarrek daukien moduen, errebote efektue eukiko ebala. Eta ondorixoak, danon begixen eurrien dauz. Kutxatze kopuruek dispareu ein dire. Eta oiñ zer? Ba oiñ barriro lehengo lekutik burue. Barriro sektore zigortuek fokoan azpixen ipiñi,errue eurena balitzlez, eta ale!
Ez dot ulertzen agintarixek zelan ez daben hau aurreikusi, nik, kokolo iñuxente batek, aurreikusten nebanien. Esango dabe… eske gaztiek ez dekie bururik! Eske geu izen biher gara lehenengoak autokritika eiten… Bale! Neurri baten ados. Batzuk beste batzuk baño gehixau, baña danok eiñ dogu tranparen bat. Baña hasikeran esaten neban eran… hau gertatuko zala bagenkien. Zenbaten agotik urten ete zan… «Gabonak eta gero barriro konfinamentue» esaldixe? Ez da «konfinamentu totala» izen, baña… tiempo al tiempo. Oiñ «toque de queda» eurreratzeko eskaeri ei dau… Ta dana, lehen esan dodalez, kontsumismoa bultzatu, askatasun sentsaziño faltsu hori sentiarazi eta erabaki gogorrak ez hartziarren! Batzutan hobeto dala hillabete bat txarto, urte oso bat nahiko txarto baño!!! En fin… Urtea hasi baño ez da eiñ! Baikorrak izen gaitezan eta… Animo! Danok sano egotea espero dot… kontuz ibili eta zainddu.