Karle Beristain: ‘Lagune’
Ingalaterra ixuzen Jota eta Vanesa hilebete pasatea. Diro faltiaz ebizen, eta bihartxu batek urtetzenez, berta juti erabaki ben. Hegazkine karuei zala eta, eurotuneletik ixuzen autobusin. Abioin jungo bazin, seguruenetik ixe ez gakoen pasako, ero neuk pentsa hori… Polizixa ingelesak eztotsen laga pasaten. Mutil espainol bat eta neska txileni. Jota espainiarra, beraz, kanpun laga ben zain. Vanesa, ostea, Txiletik etorritxe, susmagarrixe ei zan kontixu. Gela baten giltzapetute euki ben 12 ordutan. Eztotsa arduraik Vanesak residentzixa komunitaixu eukitxi Kataluñin. Baine eukiko ez baleuke be, zer? Inok eztau merezi holakoik…
Imaginaten doten bakotxin, matxe doten lagune hor gelan sartute 12 orduz polizixan umiliazinoik jasaten, komentaixo ez egokixak, eta abar… Amorru sentiuten dot. Ezjakintxasunaz eta inpotentzixiaz errezaten eon zala pentsatik mine emotezta. Mesedez etxea juten lagateko eskatzen hasi zan eta 12 ordu eta gero, Jotaz batu zanin eta askik zinela esatsenin, eztai zer sentiuarazten dostan. Askik? Mine emotezta 12 ordu eta gero, diro baik Frantziko eztai ze tokitxatik Valentzire arte zelaik aila zin pentsatik. Inoi ez gakolako gustaten matxe douzen pertsonak holako egoerak pasati.
Antzerkixe ikasten ezautu genun alkar Bartzelonan. Bera Txileni eta ni euskaldune, bixok sentiuten ginan bixkat jokoz kanpo ta gitxike-gitxike lagun handixak ein ginan. Ondarrure gonbidatu neban eta orduntxetik Euskal Herrire etorten da ahal daben bakotxin, urtik pasa ahala geure lurrak, kulturi eta hizkuntzi matxatzen jun dalako.
Pasan urtin erabaki ban beran lurreta buelta ein bir bala bixitxea, Txilea. Ta eztai zelaik sortu zan plana atzanin baine, lagun batek eta nik oporretako planak ein genduzen Txilea juteko. Han Vanesaz topa ginan ta Txile erdixe gurutzatu gendun hirurok. Bidai ederra ixan zan! Amatxu zanin ostea tristi… Pentsaten nebalako gexa ez nebala ikusiko. Haxea near etxi! Baine bixitxik buelta asko emoten dabenez, honutz hurreatu gazku barriro be.
Inoiz eztot pentsa holako ixe pasa ahal ixango gakonik nire lagunai. Ta hori, berak askotan kontaztala pasatxuzen bazterketa egoerak. Barai arrazakeixi dala, eta pilo bat aurreiritzi dakauzela danok be, baine holako zeoze pasaten danin gure ingurun gauzak argixaua ikusten douz. Eztalako pertsonaik mundun holakoik pasarteik merezi dabenik. Bihar handixe dakau etxeko honen ingurun. On gainea, zoritxarrez, egoera egokixin gaz geure buruaz biharrin hasteko. Honutz datozen errefuxiatu eta etorkin guztiai harrera egokixe eta bakotxak ahal douen laguntzi emoteko.
Eztai zer pasako gakon Vanesai, baine ni hamen eongo na nahi dabeneako. Matxe dotelako.