Kapitana
Julen Erezuma - Zutabegilea
Itsasontzixe pilotatzen genbizenien distraziño asko ekarri eta kaskoa kaltetu izan dogu noz edo noz, fondieta edo arrokekaz ikutuz. Baina beti konpondu izen dogu ontziolaren baten eta nabigatzen segidu. Oingoan, ja ez egoan konponbiderikBaña gure harremana azkenien itzikerire heldu eta gaba baten, irla desertu baten paretik nabigatzen genbizela, gure ontzixek arroken kontra jo eban. Oingoan ja ez egoan konponbiderik. Itsasontzixe mille zati einde geratu zan. Guk txaleko salbabidazak medio, bizi irautie lortu gendun. Nik ez nekixena, beste kapitanak beste itsasontzi bateko kapitan bategaz tratue eukola, eta bixek joan direla alkarregaz nabigatzen. Zorte onena opa dautsiet bixotzez, eta ez dagiela geurelez arroken kontra bukatu. Nik bi aukera dekodaz: irla desertu honetan bizi-irauten ikesi (hemen ondo bizi lei) edo irliek eskeintzen daustazan materialak ondo hautatu eta itsasontzi barri bat ein. Zerotik hasitxe. Sendoa. Segurue. Fiablie. Eta bigarren hori aukeratu dot. Ez dekot prisarik. Itsasoratuko naz barriro. Ni bakarrik edo beste kapitain bat ondoan dodala. Eta itsasontzixe einde dauenien, ozeano guztixek nabigatuko dodaz! Nelson Mandelak esan ebalez: «Ni naz nire geroaren jabie, nire arimien kapitana!».