Julen Erezuma: 'Resignaziñoz'
Sarri gustoko dot, nire kafetxue edo txakoliñe eskuetan dodala, tabernatik urten eta kale bazterrien jarri, jendieri begire, euren jarrera eta joerak estudiatzie. Bat pauso azkarrien doanien… «hau berandu doa lanera» bat edo banketxetik urten eta tabernara doazen trajedunek ikustien «honek bai bizi!» bat urtetie ohikotzat joten dodaz ja.
Gizonezkoak gero ta gehixau ikusten dodaz euren seme txikixek zaintzen… Ez dekot gure umezaroko horrelako oroitzarik. Ez bolumen honetan behintzat. Hori bai, aldatu ez dana aitxitxe-amumana da. Horrek hor jarraitzen dabe. Al pie del cañon! Huren bilobakaz adurre darixola!
Eta neurera segiten dot… Begire! Andrazko bat bakarrik dau mahai baten kafe bat hartzen… Pelukerixetik urten barri seguruena, beren orrazkera elegantie luzidu gurien. Bapatien…boltsie hartu eta mobile atara eta bertan zentrau deu bere arreta guztixe…
Ondoko mahaixen be, 25-30 urte bitarteko bikote bat jesarri da… Mutilek freskagarri bat daroa eta neskiek zurito bat. Alkarren hurbilien jesarri dire baña, ño, mutilek bere patrikeratik segapotoa atara eta hor dabil, neskie berbaz jabilkon bitartien eta noz edo noz burue altzau arren neskieri kasu eingo baleutzolez, zeuzer ulertu ez baleu moduen galdez edo erantzun sutil bat bota eta berenera…