Noraezien nenbilen. Buelta-bueltaka. Azkenengo harremana amaitu zanetik, marrazki bizidunetako
Marko-n moduen, bere ama aurkitu gurean hara ta hona, baña ni nire buruegaz.
Songoku-n dragoi bola miragarriak topetako radar espezialagaz be ez neban neure burue topeko.
Bizixe be, topera bizi neban.
Harriketarrek eiten eben moduen, kotxeko behekaldetik hankak atarata abiadura handixaua hartzeko
aukeran.
Gremlins pelikulako
Mogwai banintz lez, ha urez bustitzerakoan edo gauerditik aurrera jaten emoterakoan gertatzen jakolez, nik alkohola edaten nebanean, nire barruko
Tazmaniako piztia urtetan zan. Nire egunez egunekoa beti zan bardiñe. Lan eta mozkortu. «El dia de la marmota» emoten eban.
Baña holako baten,
Aladin-i kriseilutik genio urdiñe agertu jakon eran agertu zan bera.
Roger Rabbit bat nintzen
Jessica Rabbit moduko andra katxarro baten ondoan. Baña
Bestia Bella-k baretzen eban moduen baretu niñuen. Bere ondoan Superman kriptonitiegaz bezain ahul sentitzen nintzela esan ahalko neuke, baña aldi berien,
Popeye-rentzat espinakak zeukien efektue eta indderra be emoten euztazan. Nire aurpegi bixek ezagutu eta maitatzera heldu zala esango neuke. Bai
Jekyll doktorie eta bai
Hide jaune.
Jack Sparrow kapitanan brujuliek, honek gura ebana norantz egoan zekixen moduen zekixen berak be zer gura neban nik. Bere ondoan,
Peter Pan pelikulan
Peter Bannin barriro ume sentitzera heltzen zalez, neu be ume sentitzen nintzen.
Dana zan
Harry Potter-en moduen, magiazko mundu bat.
Charlie eta txokolate fabrika-koa moduko mundu harrigarri bat. Baña orduen,
Loti ederra printze urdiñek mosuegaz itzartu ebalez, iratzargailuen rinriñek itzartu niñun.
Amets bat baño ez zan izen dana, baña
Pesadilla en Elm Street-en, lo geratzerakoan
Freddy Krueger agertzen zan moduen, nik lo geratzerakoan bera barriro agertzie espero dot. Edo, aukeran, lo geratu barik.