Julen Erezuma: 'Micheliñik bako izarra'
Sarri askotan pentsatu izan dot ogibidez erratu nintzela. Goi mailako ziklo formatibo bategaz, automoziñoko munduko enpresa baten lan eiten dot. Beti esan dodan moduen, ez naz bertsolari konsideretan, nahiz eta batzuk holanik katalogatu nire burue. Eta are gitxiau idazle, nire pinitoak egin arren noz ala noz zutabe honegaz.
Nire fazebukeari bistadizo bat bota ezkero, errez ohartu zeinkie nire afiziño handixenetakoa, handixena ez badan, jatie eta edatie dala. Baña ez edozer jatie! «Nos ha jodido!» esango deu askok. Baña holan da. Mustur fiñeko jatune naz. Jatie beste, sukaldatzie gustetan jakona. Baña brasan sukaldatzie da nire debilidadie. Nire lagunek testigu, ez dekodala arazorik egun guztixe brasaren txingarren bueltan pasetako bestientzat jatekoa preparetan. Baña gaitik urruntzen nabil. Jatie eta edatie atsegin dodaz, eta horregaz argitzen dot nire ogibidiek zein behar zeukeen: kritiko gastronomiko.
Horregaitzik geur, danok ezagutuko dozuen jatetxe bateri buruz berba ein gura neuke. Seguru askok, jatetxe zehatz horretaz berba egiten dodanien, nire mustur fiñen tituloa kenduko dostazuela, baña bardin jat. Badan Gernikaldien aipamenik biher ez daben jatetxe mundial bat. Bertara sartze hutsegaz, enkanto berezi bat dekon jatetxe bat. Beren dekoraziñoa ez da izengo geur egun horren modan dauen bezain moderno eta minimalistie. Egixe esan, askon ustetan barriztasun bat behar leuke, baña bere enkantoak horretan datza. Magia berezi bat deko. Ja kamareruek bezeroak ze hurbiltasunegaz tratetan dabezan ikustie gozagarri eiten jat. Marianito preparau bat hartu eta jateko prest, jantokire pasetan gara. Ate doble horretatik igaroterakoan… iraganera itzultzen gara. Zerbitzari gehixenak arropa klasikoz eta, eurek be, nehiko klasikokoak (jejeje).
Baña mahaixen jesarri eta hor hasten da nire plazerra. Nire amuma izan ahalko zan andra xamur hori hurbiltzen danien… Arrain zopie, edo indijabak… Legatza… Txipixek… Kalloak eta musturrek… Tostadak… Arroz esnie… Etxien jaten banengolez. Lapikoa atara eta mahai ganien izten dautsuenien… Edo ez dozunien amaitxu eta bultzadatxu hori emoten dautzuenien «ey, hori ez dozu hor itziko ezta?». Ama eta amumak dekozuezenok igual ez dozuez nik beste aprezieko detaile horrek.
Lehen esan dot nik mustur fiñe dekodala, eta honegaz erakutsi nahi dodana da askotan ez dauela zertan 150€ edo 200€ ordainduko doguzan jatetxe baten bille ibili. Izenik esan biherrik ez dekon, baña seguru danok ze jatetxe dan dakizuen honek urtiek daroaz erakusten ona eta merkie ez dauzela hasarratute alkarregaz. Eta bestela joan egunen baten eguerdi aldera eta jarri tabernatik jatetxera pasetan dan jente ejerzitoa zenbatzen. Pertsona bat erratu lei, baña horrenbeste sartu-urten dauenien, zeozer esan gura deu.
Eta bukatzeko esango dot, ez dabela euko Michelin izar bat, baña niretzako behintzet, izarrak asko dekoz bertan lanean. Bueno, ta Mitxi-lin bat be bai! Beraz… hurreratzen zarienok, igual han eingo dogu topo.
On egin!