Julen Erezuma: 'Besarkadak erregaletan'
Zelan atsegin dodazan fazebukean «besarkadak banatzen dodaz» leloa kartoi zati baten idatzite agertzen dan jentien argazki eta bideoak. Ikeragarri gustauko jatan holako bategaz Gernike edo inguruetatik topetie.
Zer? Horren arraroa da ala? Ala mosuek eta besarkadak zenbat gure, urte barri egunien bakarrik emon al dire? Nun dau hori arautzen daben legie?
Badakit zoratute nauela edo dauzela pentseko daben asko ta asko egongo direla. Baña jente asko dau besarkada bategaz bizipoza transmitiduten dautzona alkarreri. Ala zuek ez zarie pozten lagun min bat ikusi eta besarkada sakon baten batzen zarienien? Edo mutil/neskalagunegaz besarkatzerakoan? Edo gurasoakaz?
Ba zegaitzik ez besarkadak eskatzen dabilen ezezagun bategaz? Ezezagune dalako bakarrik? Bale! Ez dotzu igual lagun min, mutil/neskalagun, edo familiartekoak sentiaraziko dautzun bardiñe transmitiduko baña… beste gauza batzuk transmitiduko dautzuz. Beren energixe transmitiduko dautzu. Igual besarkada baten beharrizana deko…Igual bere poztasune transmitiduko dautzu…
Ez zarie iñoz lagun,famili edo ezagunen bategaz topeu zeinek ezer esan barik besarkada bat emon dautzue? Eta ez dozuez beren sentimenduek… beren momentuko beharrizanen transmiziño hori sentidu?
Igual ni izengo naz raro habilise. Bai, mimoso hutse naz eta ezagutzen nabenak badaki holan dala. Kontaktoa, kariñoa behar dot berba eiterakoan. Ez dekot arazorik lagun edo horrenbeste konfidantza ez dekodan bateri besarkada bat emoteko. Horregaitzik, ni holako lagunekaz topetan nazenien indarbarritute urtetan naz. Zorionez badekodaz holako lagunek. Ezer esan barik besarkatzen zaitzuenak. Besarkada sakon horretan murgildu eta 10, 15 edo 20 segundo besarkatute egon ahal garenak. Batzuten kontuek belarrire esanez eta beste batzutan ixilik.
Eta sekretutxu bat aitortuko dautzuet. Batzutan, besarkada bat behar dodanien, euren bile joaten naz. Dendaren baten lanien dabilen lagunen baten bisitan edo beragaz kafe baten aitzakixen batuz.
Mosuek heuren zera dekoie. Tximeletak tripan sentiarazteko gaitasun hori. Baña ondo emoneiko besarkada batek ez deko mosurik gozoenan iñungo inbidirik euki biherrik. Benetan diñotzuet. Horregaitzik… holakoak zarienok, besarkatzaile amorratuek… ez aldatu, ze esan ez arren, edo askotan “quita pesau!” bategaz erantzun, seguru nau jente horrek eskertu eitzen dabela eta batzutan heurek be besarkada horren beharra daukiela.
Eta holakoak ez zarienok, probetan gonbidatzen zaitzuet. Eta ikusko dozue besarkatzen dozuen pertsona horrengan irribarre bat piztuko dala gehixenetan.
Besarkadak danontzattttt!!!