
Batzuten ze gatza dan bizixe. Ze gatzak egunez-egunekoan jartzen dauzkuzen probak eta azterketak. Asko ta asko erreztasunez, birriten pentseu barik eiten doguz eta beste asko ta asko ondo hausnartutako erabakixek dire. Baña gehixenak, guk uste ez arren, gure etorkizunerako betiko marketan gaitue.
Bizixe arbola baten enborran modukoa da. Edo harkaitz baten modukoa. Hartzen doguzen erabakixek betiko grabeta geratzen dire, zelan arbola bat mozten dogunien barruko eraztunetan irakurri leiken bizi erreza edo gogorra eroan daben… Edo harkaitz baten, naturan, eguraldixen eta gizakixen aztarnak irakurri ahal diren.
Ba geugan be bardiñe pasetan da. Aztarna batzuk fisikoak dire, umetan egindako zauri bat adibidez. Denporiegaz ez da horrenbeste igerriko baña hor egongo da beti. Edo eguzkitan lan ein daben pertsona baten azal laztue bestela.
Beste aztarna batzuk, eta niri inportantienak iruditzen jatazanak, barrutik daroaguzenak dire. Umetako istripu batek betirako markeu ahal gaitu. Gugan fobia bat sortu. Umetan eukitako heziketak marketan gaituen moduen.
Baina egunez egun hartzen doguzan erabakixek dire nik uste gehixen marketan gaituenak. Gu zelakoak garen esaten dabenak. Gure geroan be zerikusixe eukiko dabenak.
Zenbat bider pentseu ozue… «Bizixen atzera ein ahalko baneuke…»,edo «hau ein biherrien beste hau ein izen baneban…»
Nik beti pentsau izen dot, eta horren arabera jokatu dot, bizixe bakarra dekogule eta gurau dodala ein izanan damuz bizi, ein ezan damuz baño. Bizixen tren batzuk behin baño ez direla pasetan eta momentu horretan tren hori hartu gure badozun, gero igual ez dala holako aukerarik egongo. Eta holan pentsetan jarraitzen dot. Baña bizixek egunez egun marketan gaituen moduen, egunez egun geuzek erakusten dauzkuz. Eta askotan, hartzen dogun tren horreri garrantzi larrei emon ez arren, edo alderantziz, gehiegizko garrantzixe emon arren, ohartzen gara bidaia horrek ez eukala zentsurik edo lehen gengozan lurralde horretako txoko asko eta edertasun asko ezagutzetik kanpo itzi gaituela.
Ni ez naz kapaz esateko zein erabaki dan zuzenena. Barruek eskatzen dautzuena. Norberan izakerien arabera doa hori. A edo B. Zurixe edo Baltza. Teilatuen bi alde ezberdiñetarantz jauzi ahal da ure. Horregaitik, trenak hartzen dozuezanak bazarie edo zagozien lurralde hori ezagutzen eta gozetan jarraitzie gurau dozuenak, aukerak unien unekoa disfrutetan dozuenak edo gauzak ganoraz pentseu ostien eiten dozuenak bazarie… Ez ahaztu, erabaki horrek betirako markeu ahal zaitzuela. Bizixe bakarra dekogu eta oso efimeroa da baña gure erabakixek, azalien ez badiren, izaeran grabeta eroan biherko doguz beti.
Lehenau edo beranduau, eindekoak beren ordaine ekarko deu. Lehenau edo beranduau, erein dogunek beren frutue emongo deu eta ez dozku balixoko ostrukan moduen burue lurpien sartu eta dana paseu arte mundutik alde eitiek. Ze munduek, guk gure ez arren, momentu hori heltzerakoan bueltaka jarraituko deu. Ondo segi…