Zahartzen noa. Bai, badakit, danon moduen! Baña urtiek eurrera ein ahala konturatzen zara iraganeko gauza askok eukien balixoagaz. Nostalgiko hutse izen naz beti. Iraganera asko begituten daben horretakoa. Askotan sufrikario bihurtzen da atzeranzko begiratu hori, baña zenbat eta edadien eurrerau joan, orduen eta irakaspen gehixau ataraten dot atzien itzitakoetatik.
Badakit ez nazela sekule mutil inteligente bat izen. Ez dekot nire burue eruditotzat. Zintzoa izen ezkero, alperra eta nehiko ganorabakoa izen naz beti. Eta oiñ be holakoa naz. Beharrezkoa ekidin eziñe bihurtzen danien baño mobiduten ez danatakoa. Berbaz asko baña ekintzaz gitxi edo gitxiei eiten dabenetakoa. Ez dekot arazorik onartzeko. Edadiek hori be erakutsi dozta. Nazena onartzen. Hor hasten dalako dana. Baña zorte ona euki dot eta lagun jakintsu, zentzudun eta inteligente askogaz inguratute bizi izen naz beti. Lagun diñodadien, familixe be bertan sartzen dot.
Geuze asko ein dodaz txarto nire bizixen. Ume mimau bat izen nazela konsideretan dot. Guraso bananduen seme izetiek dekozen «bentaja» horretako bat. Orduen holan ikusten neban, bentaja. Oiñ uste dot, hori izen zala geur nazen modukoa izetien akatsatako bat. Gure ama horren onbera izetie eta aitek, etxetik kanpo egonkeran, opari eta nahi neban guztixe emonaz hezi izena. Seme bakarra izetiek be zerikusixe euki dabela uste dot.
Eurek banatu zirenien, amagaz geratu nintzen eta esan moduen, ama horren zan ona, ta ni horren manipuladore, geizto eta mimau… gure nebana eiten nebala. Ai!!! Arpeiko pare bat ondo emonda emon baeuztazan ta tontokeri guzti harek kendu. Baña bueno, berandu badan be, ohartu naz zelakoa nintzen eta aldaketie nire esku dau.
Lehen esan dodalez, urtiek joan ahala, atzeranzko begiratuek asko irakatsi doztie. Orduen izen nintzena ez dot izeten segidu gure. Ez gauza batzuten behintzat. Mimatu izete hori ez da aldatu. Baña oin ni naz nire burue mimetan dabena eta nire kapritxoak lortzeko neuk ein behar dodalez burrukan, zilegi ikusten dot. Ez naz bikotekiderik eredugarrixena izen. Eta hori be aldatzie erabaki dot. Esaten dabe, norberari ein arte gauza batzuk ez doguzela argi ikusten. Ta horretan ez naz eszepziñoa izengo. Eta batezbe, inguruen dekodan, edo euki dodan eta oiñ ez dekodan jente jakintsu eta inteligente horrek inkulkeu gure izen doztazan balore eta irakaspenak lantzen eta barneratzen saiatuko nazela nire berbie emoten dautzuet. Gure sustraixek errotu daitezen saiatu eta iragana ahaztu ez daiten lan egin.
Ez naz damu egin izan dodan ezertaz, orduen zoriontsu egiten niñuena zirelako eta irakasgai moduen balixo izen doztielako, nahiz eta oiñ gauza asko aldatuko nebazan. Bizixe irakasgai kontinuo bat da. Eta geur ondo ikusten dogune eta gure eurrekoan ikuspuntue ulertu ez, urtiek eurrera joan ahala, prisma ezberdin batetik eta ikasgai ezberidiñen ondorioz, aldatu eiten dala ohartzen gara. Horregaitzik, nire aholkue, noizien behin, atzera begiratzie da eta analizetie zer izen zarien, zer zarien eta zertara heldu gura dozuen.
«Uda» on bat pasa! Zoriontsu izen eta biba zuok!