Joan Carles
Alex Zubia - Zutabea
Lehen Kataluniatik gurera etortzen ziren «ikasten» edo laguntzen, edo miresten, edo dena delakoan. Orain, alderantzizko bidea egin beharrean gaude. Penaz eta pozez.Erderakada bat da, baina nahiago dut ezeroso sentitu erderakada batekin, eroso nirea ez den Espainian baino. Lagun, nola aldatu diren gauzak, abestiak dioen bezala. Lehen Kataluniatik gurera etortzen ziren «ikasten» edo laguntzen, edo miresten, edo dena delakoan. Eta orain alderantzizko bidea egin beharrean gaude. Penaz eta pozez. Penaz gu oraindik honela gaudelako; pozez zuek dagoeneko horrela zabiltzatelako. Egun hauetan zutaz oroitu naiz, zure herriaren etorkizuna atakan dagoen momentu honetan. Zein harro izango zinen orain zure herriaz. Zutaz oroitu naiz, eta Bertold Brecht-en olerkiaz ere. Batzuek bizi guztia borrokatzen dute, eta horiek dira nahitaezkoak. Baina borroka irabazteko, egun bakar batez borroka egiten dutenen laguntza ere behar da, horiek ere onak direlako. Orain arte Espainian eroso sentitu, baina egun bakar batez, bederen, estelada ateratzen duten horien laguntza ere beharrrezkoa dela deritzot. Urriaren 1ean zutaz gogoratuko naiz, eta Irailaren 27an zu eta beste askotaz. Eta bietan, lagun, gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak…