Ieeup Guzan bizi zarie!
Laster datoz hauteskundeak, eta Bermion zer? Beno, Bermion egin dire gauzak: kaleak barriztu, igogailuak proposatu, jesarleku barriek, Alde Zaharra, Txibitxagako miradora, Bermion garbitzeko kamioi barriak erosi, lehengo udalan etxie barriztu, batzarrak gora, batzarrak behera unibertsitateko enpresakaz, Lanbidekoagaz… eta hainbet eta hainbet gauza ondo dagoz. Baina, beste gauza batzuk orain ere kakastute dagoz, EAJ alderdi batera itzita, txakurren kakak ondiño badagoz kalietatik.
Kakastu dogu Gaztelugatxeko San Juan foru aldundiaren eskuetan izteagatik. Hau Bilduk oparitu du ezelako kontraprestaziorik gabe. Adibidez, Bakiorako errepidea, bata zein bestie zarratzeko modukoak, parte bat udalaren kontua dala, bestea foru aldundikoa. Horrek bere badakigu nundik pasatzen dauen Bermioaldea. Eta kakastuten gagoz errekak, auzo batzuk saneamendurik ez daukielako filtratzen dira bertara ur zikinak. Hau EAk kakastutakoa da, 20 urte pasa die eta… Amaitzeko, oingo udaltzaingoak ez dakite zenbat metro dauzkan Lameriek luzetara.
EAJ, Bildu, Ea… ondo bizi zarie Madrilleko txolloan. Ni Arene auzoko biztanlea naiz. Ze mesede zor dizuet zuei hiruroi! Ezer ez. Guzan badakizue nun dagoen Arene auzoa.