Karle Beristain
Urte bete pasa da Hitza-n hilero kontuk kontaten hasi nitxanetik. Ez naz idazli, baine politxe ixan da nire zutabik zeuekin elkarbanatzi. Urte beteko esperientzi ederra ixan bara be, oingoz nahiku de. Honaxe arte ailati pentsa dot.
Esan doten morun, mile gauza geatu gaztaz bidin esateko: Palestina gaxan ingurun sentiuten doten mine; Israelei boikota!; 4 emakumetik bat bortxatu ixango dala, edo gazela; mundu gaxoik dala; iraultza feministi ixan bir dela, edo eztala iraultzaik; ezkerreko politika gexa falta dizela; atez atekuaz gexa erreziklaten bada kontenedorakin baino, atez ateku bultzatu bir dala; geure kakak geure arazu dizela, eta geure animalixan kakak be bai; estereotipuai kontra enbitzauela, eta aurreiritzixai be bai; gatxe bada be, pentsaten dan guzti eztala esan bir, errespetu falatati dala bestelaik; badala sentimento bat ixetako eztabena balixo eta geure seme-alabai erakusten gabizena: lotsi eta erridikulu sentimentu, neuk asko dakatena eta gorroto dotena; bakotxak nahi daben morun bixi eta hezi bir dabela; kultura baik ez guzela inoa; Lemmy eta Bowie galdu douzela, baine beti bixik eongo dizela; Ondarrun talento asko dala, eta handixe; famauk gazela, famauk! Asier etxin ikusi nahi dotela, eta beste guztik be bai; etabar… Milaka konto! Inoiz ez neuke amatxuko!
Hitza-ko zutabegili ixati oso positibu ixan da. Neuk dakaten gauzak azaleratzeko nezezidadin, oso baliogarrixe ein gazta. Eta oso harrera ona emostazue! Eskerrik asko danoi, benetan! Danoi gomendatzen dotsueten esperientzi bat da, esango neuke terapeutiku dala. Nik terapixi amatxu dot, on beste batei tokaten gako. Etapa barri bat hastea nu ni.
Hamendik aurrea tabernan ikusiko ga! Hurrengo arte, eta muso bat!