Hego Amerikatik ikasten
Osasun eta gizarte egoeraren aurrean, neurri jakin batzuk hartu dira; behin-behineko egoera bat dela azaldu da, nahiz eta behin-behinekotasun horrek gero eta luzeago dirudien
Posmodernitate eta soziokons- trukzionismoak jarrera eszeptiko batetara gonbidatzen gaituzte. Batik bat, ezarritako egiak zalan- tzan jartzeko ateak zabaltzen dizkigute, eta horiek erabilgarriak eta guztiontzat onuragarriak ote diren galdetzen digute.
Ariketa horri ekiteko era oso interesga- rri bat beste herri, kultura, jendarte ba- tzuetan egoera berdintsuari nola begira- tzen zaion ikustea da, gure herrian, kul- turan, gure artean eraiki dugun interpretazioa eta erantzuna hain egokia den alderatzeko.
Zentzu horretan, gaur gaurkoz interes- garria iruditzen zaidan ikuspuntu bat par- tekatu nahi dut zuekin. Argentina/Uru- guay aldetik dator, eta honela dio:
Ezarri den osasun eta gizarte egoera- ren aurrean gure herrian neurri jakin ba- tzuk hartu dira; goitik behera. Herrita- rrek neurriok onartzeko behin-behineko egoera bat dela azaldu da, nahiz eta behin-behinekotasun horrek gero eta lu- zeagoa dirudien; gauzak ondo eginez gero, laster bueltatuko garela gure lehen- go bizitzara, ulertarazi digute, hain zu-
zen. «Gauzak ondo egitea» zer den dagoe- neko inork ez dakien honetan (txertoa ja- rriko dut NIRE txertoak ZU babesten zai- tuelako edo hainbat aldiz aipatu diren arriskuak kontuan izanda ez dut jarriko? Musukoak zentzurik al du bakarrik txan- go bat egitera noanean? Eskuak uneoro gelez garbitu behar genituen kutsadura saihesteko, baina duela gutxi Elhuyarre- ko zientzia komunikatzaile famatu bati entzun nion bezala, birusa ez da kontaktu fisikoarekin kutsatzen; supermerkatura sartzen naizen bakoitzean, ordea, eskuak gelez garbitzera behartzen naute….. zerrrrr%$&”?!?) ahalik eta arinen lehe- nengo bizitzara bueltatu nahi dugu eta gehienetan ingurukoen akatsak egiten di- tugu hori ez lortzearen arduradun.
Gorago aipatutako Hego Ameriketako herrialde horietan, aldiz, antzeko neu- rriak ezartzen saiatu dira; goitik behera. Behin-behineko egoera dela ulertzera eman da neurrien beteketa aproposa zein litzatekeen argitu gabe, gurean bezalaxe. Baina, gurekin alderatuta, han ez dute le- hengo bizitzara bueltatu nahi. Egunero omen daude bizitza bizitzen, bizitza au- rrera ateratzen eta ezin dute behinik behin eten. Hortaz, ez dute albokoa eran- tzule egiten «neurrien» ezarketa luzatzea- gatik (komatxo artean jartzen ditut berta- ko «neurri» horiek, dagoeneko neurriak direla ere ezin esan daiteke eta gizarteak berak baliogabetzen dituelako).
Eta ez da han ez dutela bizitza balora- tzen; bizitzek ez dutela hemen haina ba- lio. Haatik eurei, guri ez bezala, lehengo bizitzara bueltatzearen promesak, ez die irudi eroso eta oparo bat iradokitzen. Ho- rregatik, egunean egun bizitza aurrera ateratzen jarraitzen dute, elkarri eutsita.