Gernikako ospitalean Busturialdeko erreferentziazko zentroari buruzko EAJren proiektu berria ikusita, Gernikako Oheen Aldeko Plataformatik gure iritzia eman nahi dugu.
Ospitaleko 3. solairua ospitaleratzeko sortu zen, Busturialdeko beharrak erantzungo zituzten 70 oherekin.
Ospitale honetan Rementeria jaunak proposatzen duena da ospitaleratzerik behar ez duten egoitzetan edo etxebizitzetan arreta berezia eskatzen duten pertsonak autonomia berreskuratu arte artatzeko oheak dira, zerbitzu hauek gizarte ekintzaren bidez kudeatzen dira, eta aldundiaren menpe daude. Ohe sozial sanitarioak dira, ordainpekoak, eta aldundiak baloratzen du zer ordaindu behar den zerbitzuagatik.
Adibide hurbil gisa, Eibarko Ospitalea dugu; bere hirugarren solairua Foru Aldundiak hartzen du, eta Aita Meni enpresa pribatuarekin hitzarmena egin zuen ohe soziosanitarioak kudeatzeko.
3. solairuari buruz Gernikako udaleko azken osoko bilkuran Gernikako alkate Gorroño jaunak planteatutakoa EAJren proiektu honetatik urruntzen da, esan baitu ez dagoela ados oheen bereizketarekin eta horiek zaharren egoitza gisa erabiltzearekin.
Orain alkateak gure plataformaren aldarrikapenak sustatzen dituelako pozten gara. Gure plataformak 15 urte baino gehiago daramatza aldarrikapenak egiten, inguruko udaletan zein batzar orokorretan mozioak aurkeztuz, hitzaldi informatiboak eta sinadura bilketak antolatuz eta abar. azkenaldian beste batzuen laguntzarekin, adibidez talde lokalekin, sindikatuekin eta, bereziki, Busturialdeko erretiratuen plataformarekin.
Atzo Sagardui andreak esan zuen lehentasuna eman nahi dietela inguruko premia handieneko zerbitzuei, hau da, Arreta Soziosanitarioko Unitateari.
Gure plataformatik galdetzen diogu paziente kronikoak ez ote diren bere lehentasunekoak. Paziente horiei beren patologiak sarriago areagotzen zaizkie, eta, askotan, urrutiagoko ospitaleetan ospitaleratu behar izaten dira, Galdakaon, Santa Marinan edo Gorlizen.
Une honetan, zerbitzu aringarrien beharra duten gaixoek ez dute non ospitaleratu ere; Santa Marina jada ez da erreferentziazko ospitalea, eta Galdakaon ez dituzte ezarri gure eskualderako aurreikusitako 4 oheak.
Ozen eta argi esan nahi dugu ez ditugula ospitale honetan nahi Kroniko Ospitale baten zerbitzuak ematen ez dituzten ohe horiek, baizik eta oheak ordaintzen diren Egoitza batenak.
Ez dugu nahi Eibarko Ospitalean Aita Menirekin hitzartutakoa bezalako plantarik, hau da, erabateko pribatizazioa.
Eskualde honek Zainketa Subakutuen eta Aringarrien Unitate bat behar du, dagozkion osasun-langileekin eta sanitarioak ez direnekin, gaixo kronikoek eta gaixotasun terminalak dituztenek gertuko leku bat izan dezaten artatzeko. Bestalde, ohe sozial eta sanitarioekin bat egiten dugu, publikoak izan behar direla uste dugu, diputazioaren menpekoak, baina beste eraikin batean kokatutakoak.
Foru Aldundiak bere gain hartu eta finantzatu beharko ditu bere zerbitzuak eta Osakidetzak bereak; ez diezagutela txerri bat txorrotan eman: ohe guztiak beharrezkoak dira, baina erakunde bakoitzak har dezala dagokionaren ardura.