Gernika-Lumoko Udalaren sare sozialetan blokeoa
Urtarrilaren 15ean Gernika-Lumoko Alkate-Presidenteari idatziz eskatu neutson Udalaren sare sozialetako (Facebook +Twitter=X) nire sarbidea desblokeau eta blokeoaren arrazoiaren azalpena emon egiteko. Egunak aurrera eta erantzunik euki ez egikeran, otsail-zezeilaren 2an Arartekoaren bulegora jo neban, eta segian kexaren ondorengo txostena zabaldu eban. Erakunde horrek udalari egindako eskaeraren erantzunez, Udalak esan eban blokeoa errakuntza bategaitik izan zala eta konponduta egoala. Baina desblokeo hori martiaren amaierara arte ez zan gauzatu. Bitartean, eta gaur arte, udalak ez dau ezelako azalpenik emon (egoitza elektronikoan ere ez) “errakuntza” horren ganean. Jakin be badakit beste bizilagun batek “errakuntza berbera” jasan egin dabela: kasu bietan blokeoa jazo zan Gabonen aurretik kaleko argiak izetukeran sortu zan polemikagaz bat, besteak beste JM Gorroñoren berbaldia altaratik, Andra Mari Koralaren Oharra, eta prensako albistea (DEIA, 2023-12-19) “AMK afea la actitud de Gorroño en un acto”. Udalaren blokeoak dakar zentsura, bidegabekeria, gardentasun eza, udalaren informazinoaren bazterkeria, …
Neure esker ona Arartekoaren bulegoari kudeaketagaitik. Udalaren Alkatetzaren jokaeraren ganean, hilabete bi pasau ostean begira nago ea noiz emongo daben bizilagun moduan zor deustan blokeoaren azalpena.