Ez atzera ez aurrera, trabatuta!
«Naturala da beroi?», galdera hori entzundakoan ez dozu baietzik edo ezetzik erantzun behar, mingain puntan kontestazinoa izan arren, hobeto isilik egotea… «Naturala ala hotza?» «Ur hotza lagun?, beti be naturala!» Sarri estereotipoak baino ez dira, danok behar dogu talde arauak segidu, gutako bakoitzak geure lekua topatu behar dau eta.
Halan da be, ez da erraza lagun hurkoa sarri entendidutea, eta bere ezinegona azaltzeko egindakoak harritzen gaitu: «Zu, ez dakit zer egin, barre ala negar…» «Barre txo!, barrea burlea da, gero eh!» «Ez dozu ikusten zelako paraderoa daukan ala?» «Holakorik!, behatu degiozun ba!» «Baina zer pasaten jako ba?» «Zer? Zera! Ez daukala neurririk…» «Material eskasa!» «Ibiltea ondo da, baina holako paraderuagaz amaitzeko…» «Nobixa bile dabil!» «Ah!…» «Zerak hartuko dau hori!» Zapato eguerdi partean Erribera kalea jendez beteta egoan, tabernaz taberna ebilzanak, erosketak egiten egozanak, kaletik bueltan etxerantz joiazanak… ia ezin zan pasatu…
«Esatera nindoana… danok gara desberdinak eta desberdintasun horrek gauzak ikusteko modu jakin bategaz lotzen gaitu, balio batzuekin!» «Zer dinozu?» «Txo!, zelako paraderuagaz zabilz txo?» «Etxera joan zaitez, lo be egin behar da eta». «Zu akordaten zara trailer bat geratu zanean hortxe?, El pastor karnizeria ganeko balkoiaren kontra trabatuta, ez atzera ez aurrera?» «Zeure moduan lagun, ez atzera ez aurrera, trabatuta!»
«Esne naturala ala desnatatua?, niri naturala ez jata gustaten, nahiago dot suabeagoa…» «Zu noiz sosegatu behar zara ba?, ez zara aspertzen astea joan eta astea etorri pasatuta ibilteaz? Hogei urte be ez daukazuz, hareek joan ziran, zulotik urten behar dozu!» «Amaren berbak». «Espabila lagun!» «Ez da hain erraza». «Espabila!» «Esaten negoan moduan… ezin zan Erribera kalean oinez ibili hainbeste jendegaz… Halan da be, berari tokaten jakola eta konbentzituta, erreka-haize galdatan trafikoa zuzentzen ebilen aguazilaren ordez… non?, ba hantxe, Zubi Barriko kruzean. Bai, aguazila taberna zuloan ezkutatuta egoan! Baietz ba lagun!» «Zu… geldi hor!, ostera be ardoa gainera botako deustazu eta!»
«Entzun ba, ez dot amaitu… atentzinoa deitu barik momento magikoa apreziaten jakitea gatxa da, eta auto gidariek jaramon egitea hondinokan gatxagoa: STOP-AURRERA! (ezkerreko eskuagaz ezkerreko automobilei geratzeko, eta gero eskumakoagaz besteei aurrera segiduteko) eta aldrebes AURRERA-STOP!, herriko semeak txandaka trafikoa zuzentzen kruzean erreka-haize epeletan…!» Neuk ikusitakoa, hantxe kruzean… «Holakorik!» «Ia ostera be zapaldu nauzu entradatik irtetean, goizean ardoagaz eta orain barriro!» «Ez zara konturatu kontu kontari gagozena ala?, naturala da beroi?» «Naturala ni txo, joan zaitez lotara!».