Esker onak
Martxoaren 23an inondik inora ez genduan pentsau 'Elkarrekin edozer lortu geinke' olatua tusnami bihurtuko zala
Aupa danori,
Igone naz, Endikaren bikotea.
Dakizuen moduan, joan dan abenduaren 7an gure bizia aldatu egin zan. Endikak garuneko derrame masiboa euki eban, aneurisma baten ondorioz, eta aurreikuspen danak gaindituta aurrera egitea lortu eban arren, errekuperatzeko ibilbide luzea aurkeztuten jaku aurretik.
Orduan, gure lagunek eta familiak Endikaren aldeko elkartasun olatua martxan ipintea erabagi eben, Endikaren errekuperazinorako dirua batzeko.
Martxoaren 23an, inondik inora be ez genduan inork pentsau olatu hori TSUNAMI bihurtuko zala.
24.087,58 euroko TSUNAMIA egun horretakoa! Horrezaz gain, elkartasunerako kontu korrontean 15.117 euro dagoz, eta oraindino zabalik jarraituten dau.
Endika apirilaren 2tik dago klinika espezializatu batetan, aurrera egiteko lan eta lan. Batu dogun diruagaz, gutxi gorabehera, lau hilabeterako erreabilitazinoa ordaintzeko beste daukagu.
Ez dakit zelan eskertu hartu dogun laguntza dana. ESKERRIK ASKO bertara hurbildu zinien guztiori, Astrari, Gernikako merkatari, komertzio eta ostalariei, Seber Altube ikastolari, Eroskiko langileei, Maierreko langileei, udaletxeari, Racing munduko danoi, subastarako eta tonbolarako aportazinoa egin dozuen danori, aseguru etxeei, mendi martxako lagunei, musika taldeei, kirol taldeei eta banakako kirolariei, okindegiei ta jai hori posible egiten lagundu dozuen danori…. DANORI!
Oraindino bidea luzea da, baina plazara urten gura izan dot esateko
DANON ARTEAN EDOZER LORTU GEINKELA!!!
BIHOTZEZ, ESKERRIK ASKO
IGONE