Bermioko euskalgintzaren aipamenak
Azken urtietan egin dugun moduan, Euskara Egunien, eskerrak eman gura dizkiegu, euskaran lan ta lan ibili dien bermiotarrei.
Aurten aipamen berezidxe egin behar diogu Busturialdeko Hitzari, 18 urte mandu bete dituelako, tokiko hedabide bakarra euskara hutsean daukaguna. Busturialdeko Hitzaren lehen hazia, Bermion jarri zan, Joseba Unanue Altonagaren ideia izan zan, ta horretan ibili zan buru-belarri. Busturialdeko Hitza martxan jartzea lortu arte. Beragaz batera, Euskeraz Berbetan-eko Jose Luis Bilbao Beitia ere bai. Besteak beste, urte askotan Olentzeroren kalejira, bertso saioak… egin dutenak. Beraien eta beste askoren elkarlanari esker gaur Busturialdeko Hitzak 18 urte bete ditu. Zoridxonak eta urte askotarako. Milesker Joseba, Jose Luis eta beste danari!
Errigoraren urtebetzea be bada, 10 urte bete bete dauz. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainak lortu du ezinezkoa zirudiena, hizkuntza eta elikadura batzea eta horrela Erriberako euskaldunak lagundu, auzolanaren bidez gaur egun daukagun nazio eraikuntzako proiekturik berritzailenetarikoa eta pozgarriena da. Mila esker euskaldunon ilusioa berpizteagatik. Urte askotarako, Errigora! Herri gara!
Azken aipamena aurten jubilatu dan euskara teknikariari, Maite Zarate Alvarezi, 20 urtetik gora eman du lanean Bermion euskara teknikari. Bermioko Bego Bilbao Alboniga, Castañero,-k martxan jarri zuen euskara zerbitzua, Euskara Saila sortzeko prozesuan motorra izan ziren Maite eta bere lan taldeak, eta euskalgintzarekin elkarlanean hainbat ekimen aurrera eraman dira: beteak beste, ume jaio berrien bertsoa eta ekitaldia, Minen puntiegaz kantie, Eingule! lehiaketa, Juan Lebatz kontuek… Milesker Maite! Eta animo Euskara Saileko lan talde berrituari, erronka handia daukazue aurrean, baina orain arteko moduen emontsagu arpi. Gu gure aldetik, orain arteko moduan, elkarlanerako prest.
Euskarak danok behar gaitzuelako. Segiko dogu gura dogun hori jaboten.