‘Gure Esku Dago, armagabetzea eta Korrika’
Julen Erezuma- zutabegilea
“Beti entzun izen dot, bizi-irauteko, garai barrixetara moldatzen jakin behar dala. Egokitzen. Horretan gabiz geu be. Beti entzun izen dot, bizi-irauteko, garai barrixetara moldatzen jakin behar dala. Egokitzen. Horretan gabiz geu be. “Beste moldatze prozesu bat larunbatien Baionan emongo dana izengo da. Bake prozesu honetan, pauso esanguratsu bat dala iruditzen jatelako. Arma barik ez dau gerrarik. Eta gerrarik barik askok ez dabe euko zertaz salatu Euskal Herrixe. Baña… eurreko bidie luzerako dala aurreikusi badot, hau ez dot laburrau ikusten. Batzuren ustez, aspaldi emon beharreko pauso bat zan. Ez naz horretan barneratuko baña… batzutan gauzak datozen arabera hartzen jakin behar da. Goiz edo berandu, gitxienekoa da, heldu da eta ez da gitxi. Bakarrik espero eta desio dot, armagabetzie aldebakarreko erabakixe dan arren, «su- etena» edo «bake bilaketa hori» alkarrenganakoa izetie.
“Bakarrik espero eta desio dot, armagabetzie aldebakarreko erabakixe dan arren, «su- etena» edo «bake bilaketa hori» alkarrengan”Eta azkenerako Korrika itzi dot. Tipi-tapa, tipi-tapa… astiro-astiro, Euskal Herri osoa zeharkatu ostien, badoa helmugarantz heltzen. Bi urtero ospatzen dan euskararen aldeko jai handi hau, beste behin, lorpen itzel lez kalifikatuko neuke. Zoragarrixe benetan, euskararen alde korrike jardun dan milleka eta milleka zoro horren babesa nabaritu eta bizi ahal izana. Asko, gure hizkuntzien alde korri ein biherra, penagarritzat jotzen entzun izen dodaz. Izen lei. Baña nik beste ikuspegi bat dekot: Niri, euskerien bizi-irautie segurutzat joko baleukie be, Korrika bi urtero ikustie gusteuko jatan. Zelako indderra dekon euskal kolorietako zintak dekozan Lekuko horrek. Adin, leku, azal kolore zein sexu ezberdiñeko pertsonak hartu dabe Lekukoa. Baña danengan efektu bardiñe deko. Irribarre eta indder transmiziño bat. Behintzet hori antzematen dot nik. Eta holan sentitu neban oindala 4 urte eroatie tokau izan jatenien. Horregaitik, hemendik eskertu gura zaitzuet Euskahaldun, Euskalakari, gitxi jakin arren gure hizkuntzan mintzatzen saiatzen zarienori, jende andana horren parte izan gurien bidera korri eiten salto dozuenori, euskeraz piperrik jakin ez arren zuon seme-alaba-iloba-biloberi babesa emotiarren metro batzuk ein dozuezan aitite-amuma, aita-ama atzerritar edo erdalduneri, bide basterretik txaloka eta animoak emoten egon zarienori… Euskara dan brasatxu horren suek, danon arnas auzpoan haizie eskertzen dabelako. Lelo zahar harek esaten ebalez, gitxi asko dalako. Eta batZuk, iñor baño hoba.