Zuhaitz landaketa, Allende Salazarreko familiekin (Muxika)

Muxika. Allende Salazar Herri Eskolako Mendi taldeak eta BaSOS elkarteak zuhaitz landaketa antolatu dute domekan (urtarrilak 19), Muxikako Ariatza auzoan. Goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua Gernika-Lumoko autobus geltokian, eta hurbildu nahi duenak barikura arte izango du izena emateko aukera.