'Zoaz pake santuan' antzezlana (Bermeo)
Zoaz pake santuan antzezlana eskainiko dute urriaren 18an (barikua), 20:00etan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan.
Sarrerak 10 euro balio ditu eta dagoeneko eskuratu daitezke Gizarte eta Kultura etxean eta www.kutxabank.es webgunean.
FITXA:
- Egilea : Emmanuel Robert-Espalieu
- Itzulpena: Martin Agirre
- Aktoreak : Ane Gabarain eta Mikel Laskurain
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
“Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, Andreak, zirt edo zart, Gizona pozointzea erabaki dau. Ekintza gordintze aldera, egin nahi dauena aitortuko deutso eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina… Aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio…”
Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustegabez hornituta,
Bikote barregarri amorratua. Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak.